Monoglizerido
Wikipedia(e)tik
Monoglizeridoen formula kimiko orokorra.
Monoglizeridoa glizerolaren alkohol funtzio bakarra gantz azido batez esterifikatzean eratzen den konposatua da. Monoglizerido ugari ezagutzen dira. Naturan oso kopuru txikitan agertzen dira. Lipidoen alkoholisiaren bidez lortzen dira, horretarako glizerina erabiliz.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.