Glukolipido
Wikipedia(e)tik
Glukolipido -zerebrosido- baten egirura; R gantz-azidoaren katea da
Glukolipidoak edo glikolipidoak gluzidoak dituzten lipidoak dira. Osaketa berezia dute:
- lipido sinpleen aldean, alkohol berezi bat: glizerinaren ordez, esfingosina izenekoa.
Antza handia dute esfingolipidoekin, baina glikolipidoak era autonomoan sailkatzen dira, gluzidoak dituztelako haien molekuletan (esfingolipidoek ez).
Glikolipidoak, fosfolipidoen antzera, zelula mintzen osagaiak dira. Ugariak dira, bereziki, nerbio-ehunaren zeluletan eta neuronetan.
Molekula anfipatikoak dira, zati polar bat (gluzidoa) eta zati apolarra (lipidoa) dutelako. Fosfolipidoen antzeko ezaugarria da hau.
Bi dira glukolipido garrantzitsuenak:
- zerebrosidoak: galaktosa edo glukosa izan ohi dute. Mielinazko zorroetan eta garuneko neuronetan daude.
- gangliosidoak: oligosakarido bat dute gluzido moduan. Nerbio-sistema zentraleko neuronetan pilatzen dira, batez ere nerbio-bukaeretan.