Nördlingen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nördlingen.

Nördlingen Alemaniako hegoaldeko hiri bat da, Bavariakoa, 898. urtean sortua. 19.023 biztanle zituen 2010ean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere, Hogeita Hamar Urteko Gerraren hirugarren aldian, suediarrena deituan, izan ziren bi gatazkengatik da ospetsua. Garrantzirik handienekoa 1634koa izan zen. Austriako eta Espainiako gudaroste katolikoek Nördlingen hiria inguratu zuten. Saxonia-Weimarko Bernardo eta Gustav Horn suediarra setioa haustera joan ziren 27.000 soldadurekin. Bi egunez (1634ko irailaren 5a eta 6a) borrokan aritu ondoren, katolikoen alde erabaki zen gudua, Horn suediarra preso hartu eta hil egin zuten, eta Nördlingen katolikoen esku geratu zen. 1645ekoan, berriz, Frantziako gudarosteak bavariarrei gailendu zitzaizkien, eta gatazkan Mercy mariskala, bavariarren burua, hil zuten haiek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nördlingen Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 48°51′00″N 10°30′00″E / 48.85000°N 10.50000°E / 48.85000; 10.50000