Nordhausen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nordhausen

 Turingia
Nordhausen eta Gurutze Santuaren katedrala
Nordhausen eta Gurutze Santuaren katedrala

Nordhausengo armarria

Izen ofiziala Nordhausen
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Turingia
Alkatea Barbara Rinke (SPD)
Koordenatuak 51°30′18″N 10°47′28″E / 51.505°N 10.79111°E / 51.505; 10.79111Koordenatuak: 51°30′18″N 10°47′28″E / 51.505°N 10.79111°E / 51.505; 10.79111
Nordhausen Alemania-n dago
Nordhausen
Eremua 105,27 km2
Posta kodea 99734
Biztanleria 44.296 bizt.
Dentsitatea 420,78 bizt./km²
Matrikula NDH
http://www.nordhausen.de/


Nordhausen Alemaniako Turingia estatuaren iparraldean dagoen hiria da. Harz mendien oinean dago eta Nordhäuser Doppelkorn likoreak famatu du. Garai batean tabako industria garrantzitsua ere izan zuen.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Lehenengo aipamena 927 urtekoa da baina jakina da jadanik 785ean asentamendu bat bazela bertan. Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak hiri inperial aske bihurtu zuen 1220an eta Hansa Ligan sartu zen 1430 urtean. Likoregintzan 1500 urtean hasi zen. Erreforma 1523an iritsi zen Nordhausenera, Thomas Müntzerrek ekarrita.

Nordhausen, 1640

Westfaliako Bakearen ondoren (1648) Brandenburg-Prusiaren esku gelditu zen. Napoleondar Gerretan Prusiako tropek hartu zuten Nordhausen eta hiri aske izateari utzi zion. Gerrak bukatzean Prusiaren menpeko Saxoniako probintzian sartua izan zen.

Bigarren Mundu Gerraren garaian Mittelbau-Dora kontzentrazio-esparrua ezarri zuten naziek Nordhausen kanpoaldean. Royal Air Force britainiarren bonbaketek hiriaren hiru laurdenak suntsitu eta 8.800 opertsona inguru hil ziren 1945eko apirilaren 3 eta 4 artean. Apirilaren 11ean estatubatuarrek hartu zuten hiria eta ondoren sobietarrek eskuratu zuten.

Errolanen estatua

Ondasun nabarmenak [aldatu]

  • Gurutze Santuaren katedrala (Dom „Zum Heiligen Kreuz“): X mendeko eliza katedral bihurtu zen 1220an, Nordhausen hiri inperial askea izatean. Dorreak, kripta eta klaustroa erromanikoak dira eta nabea gotikoa.
  • Errolanen estatua: XVII mendeko estatua hau hiriaren sinbolo da.

Demografia [aldatu]

1802 - 1946

1950 - 1996

1997 - 2004

Hiri senidetuak [aldatu]

Nordhausen ondorengo hiriekin senidetua dago:

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Nordhausen