Petri I.a Brasilgoa
| Petri I.a Brasilgoa eta IV.a Portugalgoa | |
|
Brasilgo enperadorea
|
|
|---|---|
| 1822ko urriak 12 – 1831ko apirilak 7 | |
| Ondorengoa | Petri II.a Brasilgoa |
|
Portugal eta Algarveko erregea
|
|
| 1826ko martxoak 10 – 1826ko maiatzak 2 | |
| Aurrekoa | Joanes VI.a Portugalgoa |
| Ondorengoa | Maria II.a Portugalgoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1798ko urriaren 12a Lisboa Portugalgo erresuma |
| Heriotza | 1834ko irailaren 24a Lisboa Portugalgo erresuma |
| Ezkontidea | Maria Leopoldina Austriakoa Amelia Leuchtenbergekoa |
| Senideak | Aita: Joanes VI.a Portugalgoa Ama: Karlota Joakina Borboikoa |
| Erlijioa | Katolikoa |
Petri I.a Brasilgoa eta IV.a Portugalgoa (Queluz, Lisboa, Portugal, 1798ko urriaren 12a - Lisboa, 1834ko irailaren 24a), izengoitiz Askatzailea deitua, Brasilgo lehen enperadorea (1822-1831) izan zen. 1826ko martxoaren 10etik maiatzaren 2ra Portugalgo erregea (Petri IV.a) ere izan zen.
Biografia [aldatu]
Joanes VI.a Portugalgoaren semea zen. 1807an Brasila ihes egin zuen Napoleonen erasoek behartuta, eta 1821ean Brasilgo erregeorde izendatu zuen aitak. 1822ko irailaren 7an, independentzia aldarrikatu zuen Ipirangan (São Paulon), eta enperadore bihurtu zen. Bere joera autokratak eta Argentinaren aurkako gerrak (1826-1827) matxinada bat eragin zuten hiriburuan (1831ean). Haren ondorioz, Petri II.a semeari utzi behar izan zion kargua eta Frantziara erbesteratu. Aita hil zenean (1826), Portugalgo errege bihurtu zen, baina Maria II.a alabari utzi zion karguan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
|
||||||||||||||||||||||