Italo Calvino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Italo Calvino 1958an.

Italo Calvino (Santiago de las Vegas, Kuba, 1923 - Siena, Italia, 1985) italiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo kontakizunetan nazien aurkako erresistentziako garaiak ekarri zituen gogora; gerra-giroa eta gaztaroko gertaerak adierazi zituen, batez ere. Garai hartako ispilu da Il sentiero dei nidi di ragno eleberria (1947, Armiarma-habien bidezidorra). Geroago, kontakizun filosofiko eta moralak eman zituen bere lanetan; ironiaren eta prosa poetikoaren bitartez, Italiako kristau-demokratekiko jarrera kritiko zorrotza bideratu zuen. Erdi Aroan kokaturiko kontakizunak, Il visconte dimezzato (1952, euskarara Iñaki Ugarteburuk itzulia, Bizkonde erdibitua), Il barone rampante (1957), Il cavaliere inesistente (1959), idazlearen garaiko munduari buruzko kritika bortitzak dira.

Ikuspegi kritiko hori alde batera utzi gabe betiere, umorea eta fantasia errealismoarekin nahasten ditu bere ipuin eta eleberrietan: La giornata d'uno scrutatore (1963, Boto-kontalari baten laneguna), Le cosmocomiche (1965, Kosmikomikoak), Le città invisibili (1972, Hiri ikustezinak), Se una notte d´inverno un viaggiatore (1979, Baldin negu gau batez bidaiari batek).

Haurrentzat ere idatzi zuen: Marcovaldo, ovvero le stagioni in città izeneko kontakizuna (1963, euskarara Koldo Bigurik itzulia, Marcovaldo edo urtaroak hirian). 1980. urtean argitaratu zuen Una pietra sopra liburuan, 1945etik 1980ra bitartean idatzitako berrogei artikulu eta saiakera inguru bildu zituen.

Italiako herri-ipuin zaharren biltzaile artazkoa izan zen. Garrantzi handikoa da, Ameriketan eman behar zituen zenbait hitzaldi bilduta, hil ondoren argitara eman zioten liburua, Six Memos for the next millennium (1989, Sei ohar gogoan hartzeko datorren milurtekoan), bertan dagoelako Calvinoren literatura-pentsamendua.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Italo Calvino Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]