Natalia Ginzburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Natalia Ginzburg
Natalia Ginzburg
Sandro Pertini eta Natalia Ginzburg.
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Natalia Levi
Jaio 1916
Palermo (Italia)
Hil 1991
Erroma (Italia)

Natalia Ginzburg (jaiotza-izena: Natalia Levi; Palermo, Italia, 1916 - Erroma, Italia, 1991) italiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Einaudi argitaletxean lan egin zuen; argitaletxe haren sortzaileetako bat izandako Leone Ginzburg militante antifaxistarekin ezkondu zen. Erbestean bizi behar izan zuen, 1940tik 1943ra bitartean, eta 1942. urtean Gestapok senarra atxilotu, torturatu eta hil zuen Erroman. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Einaudi argitaletxean hasi zen berriro lanean, eta 1950ean bigarrenez ezkondu zen, Gabriele Baldini idazlearekin.

Natalia Ginzburgen lehenengo lan aipagarriak ipuinak izan ziren, 1933. urtean Solaria aldizkarian argitara emanak. Senarra hil zioten urte berean argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, Hirirako bidea, Abruzzi eskualdean, erbestean, bizi zen garaian idatzia. Ginzburgek eleberri neorrealistak idatzi zituen, eta nabarmenak dira haietan ironia, jakinduria, argitasuna eta linealtasuna. Bereziki azpimarratzekoa da Ginzburgek familia-bizitza deskribatzeko zuen trebetasuna; familiarteko harremanak aztertu zituen, batez ere, emakumeak harreman horietan betetzen duen zeregina. Horixe izan zen, hain zuzen ere, bere lanetako gai nagusia, eta bai gaiagatik eta bai bere estilo informalagatik bere obrak eragin handia izan du italiar idazle gazteengan.

Lehen aipatutako obraz gainera, ondoko hauek ere idatzi zituen: Horrelaxe izan da (1947), Gure atzo guztiak (1952), Valentino (1957), Gaueko ahotsak (1961), Familia lexikoa (1963), Ez galdetu sekula (1970), Michele maitea (1973), Ametsezko bizitzak (1974), Manzoni familia (1983), Hiria eta etxea (1984). Ipuinak eta eleberriak ez ezik, saiakerak eta antzerki-lanak ere idatzi zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Natalia Ginzburg Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]