Azoreetako poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azoreetako ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Azoreak ( Portugal
Egoera FAOren araberacritical (en) Itzuli

Azoreetako ponia, (portugaleraz: "ponei da Terceira", edo "garrano da Ilha Terceira") , nahiz eta Portugaleko ipar aldeko garrano zaldiarekin zer ikusirik zuzena ez izan, Azores uhartediko bertako zaldi arraza bat da[1]. Jatorria bertako Terceira uhartean dago. Bere tamainagatik zein beste ezaugarriengatik arraza hau ponien sailkapen taldean sartzen da.

Azoreetako poniak egoera erdi-basatian aurkitu daitezke uharte hauetan. Nekazaritzako lanetarako erabiliak izan dira ere. Zezenketarako zalditzat zein zela-zalditzat ere erabiliak izan dira.

Arraza bitxia da, eta bere jatorria ez dago argi. Kontutan hartu behar da kolonizatzaile portugaldarrak bertara heldu baino lehen irletan ez zegoela zaldirik.

Hainbatentzat ez du ematen Lusitano zaldiarekin zer ikusirik duenik. Beste batzuek berriz arabiar zaldiaren zein berberiar zaldiaren eragina aipatzen dute, Alter Do Chaoko zaldiaren zein Lusitaniar zaldiaren eragina baztertu gabe.

Aipatu izan da Azoreetako ponia ez dela benetako ponia, zaldi txikia baizik. Ponien hainbat ezaugarri ez dauka, eta bai berriz zaldiarenak. Uhartediko baldintza ekologikoek moldatuko zuten beraz bere tamaina txikia[2]. Sable uharteko poniaren antzeko kasua litzateke beraz.

Ohiko kolorea gorritza da, hanka eta zurda ilunagoak izanik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian. [1]
  2. http://www.theequinest.com/breeds/azores/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]