New Forest poni
|
Iraute egoera: Arrisku gutxi |
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Jatorrizko herrialdea(k): |
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
|
New Forest ponia |
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
| New Forester | ||||||||||||||||
New Forest ponia Ingalaterrako bertako zaldi arraza bat da, mendi eta eremu zabaleko (txilardiak, eremuak...) zaldi arraza izanik. Bere tamainagatik New Forest poni edo "New Forester" ponien sailkapen taldean sartzen da. Bere gune nagusia, izenak adierazten duenez, New Forest Parke Nazionala da.
Bere jatorria XI. mendean koaktu daiteke, Hampshire edo bere izeneko New Forest eskualdean. Arrazak gurutzaketa ugari izan du bere historian zehar, bereziki Galesko ponia, Highland ponia eta Ingalaterrako arraza garbiko zaldiekin. Baina baita zenbait unetan arabiar zaldiekin ere. Darmoor poniak eta Exmoor poniak ere bertako lurretan sartu dituzte garai ezberdinetan.
New Forest Breeding and Cattle Society delako elkarteak kudeatzen ditu arrazaren garbitasun eta iraupena eta "arrazaren liburua" zaintzailea da. Liburua 1906. urtetik hasi zen eta arraza onartua izan zen 1930. urtean
New Forest ponia kirol ponia da egun, bereziki zaldiketa klasikoan, oztopoen gaineko jausian, poloan, atelajean zein zaldiketa osoan.
Arrazaren historia [aldatu]
Arrazari buruzko lehendabiziko aipamenak 1016. urtekoak dira. Orduan Gilen II.a Ingalaterrakoa erregeak lur haiek ehizarako erret lurrak izendatu zituen baina bertako jendeari eskubidea ematen zion beraien poniak bertan larretzeko[1].
Kanpoko loturak [aldatu]
Arrazari buruzko WEB horrialdea
Erreferentziak [aldatu]