Albaniako poni
| Albaniako ponia | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Mammalia |
| Ordena: | Perissodactyla |
| Familia: | Equidae |
| Generoa: | Equus |
| Espeziea: | Equus ferus |
| Subspecies: | Equus ferus caballus |
| Arraza | |
| Albaniako ponia Jatorria: |
|
| Sinonimoak | |
|
Albaniako zaldia |
|
Albaniako ponia, albanieraz "Mysekaja", Albaniako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamainagatik zaldi mota hau ponien sailkapen taldean sartzen da.
Albaniako ponia Balkanetako zaldi arrazen artean kokatzen da. Bertan Bosniako ponia, Arravani, Aénos, Peneiako ponia, Skyros ponia zein Pindoko ponia daude.
Arraza honek landatar, indartsu eta lanerako aproposa izateko ospea dauka. Myzeqekoa izeneko barietatea handiena da, eta "mendikoa" deritzotena berriz txikiagoa. Albaniako zaldia aintzinean gehiago erabiltzen zen zela zalditzat edo zamabere bezala baserriko lanentzat baino.
Eduki-taula |
Azpiarrazak [aldatu]
Esan bezala Albaniako poniak bi azpiarraza ezberdin dauzka[1]; Mendiko Albaniar ponia (130 cm. inguru soingurutzera) eta Myzequekoa (135-140 cm. soingurutzera). Myzeque-a Albaniako izen bereko eskualde lauaren zaldia da.
Hala ere azken hamarkadetan bi azpiarrazak etengabe gurutzatu dira elkarrekin eta haren ondorioz gero eta ezberdintasun gutxiago dago haien artean.
Arrazaren historia [aldatu]
Albania Otomandar Inperioaren mende egondako denboran bertako poniak erruz gurutzatu zituzten inbaditzailen arabiar zaldiekin. Albaniako bertako poni hauen jatorrian aintzinetik elkarrekin gurutzatutako jatorrizko tarpanak, turkomandar zaldi zein mongoliar zaldiak zeuden.
Albaniako ponietan oinarritutako Skanderbego Erresumaren zalditeria inbaditzaile otomandarren aurkako indar militar beldurgarria izan zen.
1980 urtetik aurrera albaniako zaldien kopurua asko handitu da.
1990. hamarkadaren hasieran Albaniako zaldien kopurua handitu eta arrazaren ezaugarriak baserriko lanetan laguntzeko hobetzeko lanak azkartu ziren. Horretarako zaldirik hoberenak Shkodërko Gune Zooteknikoa bezako atxalde berezietan biltzen dituzte eta hantxen bertako zaldiak hobetzeko sementalak sortzen dituzte.
Gaur egun arrazarekin lanean dabilenen zaldizainen helburua kopurua handitzeaz gain, beraien lanerako gaitasuna handitzea da. Horretarako jarraitzen dute Albaniako zaldiak arabiar zaldi, nonius zaldi zein haflinger zaldiekin nahasten. Haren ondorioz antzinako albaniako ponien ekotipoa arriskuan egon daiteke.
Ezaugarriak [aldatu]
- Kolorea: Ohiko kolorea oso gaztainara iluna da, nahiz eta beste zenbait kolore ere ematen diren zaldi hauen artean.
- Gorpuzkera: Zaldi albaniarrek poni zaharren ohiko "zela" daukate bizkarrean. Hanka motz eta indartsuak, bereziki atzekoak, eta apatx zailduak.
- Erabilera: Myzeqeako zaldia bereziki indartsua da bere tamaina kontutan hartuz eta urrats luzeko zaldia da. Haren ondorioz estimatua da zela zaldia bezala eta tarte luzeak egiteko. Albaniako zaldiak zelarako, gurdi-zaldietarako zein baserriko lanetarako erabiltzen dira.
Albaniako ponia mugimendu askekoa da, eta oso ondo moldatzen da leku gaitzetan. Gaixotasun aurrean indartsu eta jasan handikoa da.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.cowboyfrank.net/fortvalley/breeds/Albanian.htm Arrazari buruzko artikuloa