Landetako poni
| Landetako ponia | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Mammalia |
| Ordena: | Perissodactyla |
| Familia: | Equidae |
| Generoa: | Equus |
| Espeziea: | Equus ferus |
| Subspecies: | Equus ferus caballus |
| Arraza | |
| Landetako ponia Jatorria: |
|
| Sinonimoak | |
|
Barthesko ponia. Barthes. |
|
Landetako ponia, "Barthesko ponia" edo soilik "Barthes" deitua ere, Landetako bertako zaldi arraza bat da, bere tamaina txikiagatik ponien sailkapenean sartzen dena.
Egun bereziki Pabe inguruan hedatutako arraza da, baina zabalduagoa egon da Landetan zehar. Itxuragatik adituek esaten dute Landetako ponia arabiar zaldi txiki bat bezalakoa dela.
Eduki-taula |
Jatorria eta historia [aldatu]
Landetako ponia oso arraza zaharra da, eta bere arbasoa estepako tarpana da[1]. Poni hauen presentzia Akitanian aurrehistoriatik dator.
Zaldiei buruzko aurreneko aipamen literarioak Akitanian Kristoaren aurreko mendekoak dira. Haitean zaldi txikien gainean zaldun zebiltzan gerlari akitaniarrez mintzo da, antziretan barrena ihes egiten zutena.
Landetako ponia pottokaren gertuko zaldi arraza da.