Galizeño poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galizeño ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Mexiko
SinonimoakGalizeño zaldia

Galizeño ponia edo Galizeño zaldia Mexikoko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapenean kokatzen da, nahiz eta hainbat adituek ponia baino zaldia izendatzen duten.


Galizeño poniaren jatorria, Ameriketako Konkistatzaile espainarrek XVI.en mendean eramandako zaldietan dago. Egun arraza nahiko zabalduta dago eta abelburuen kopurua 7.000tik gorakoa da, bereziki zaldi hauek 1958.en urtetik aurrera Ameriketako Estatu Batuetara eraman zituztenetik[1].

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazaren jatorria Hernán Cortés konkistatzaile espainarrak Iberiar Penintsulako ipar-mendebaletik ekarritako zaldietan kokatzen da. Ekarritako bi arraza nagusiak Garrano zaldiak zein Galiziako poniak izan ziren. Handik hartu zuen arrazak "Galizeño poni" izena[1]. Arrazaren historiaren une batean, sorraia zaldiak nahastu zituzten ere poni hauekin[2].

Portugaleko garrano zaldia
Galiziako ponia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/galiceno/
  2. Edwards, Elwyn Hartley (1994). The Encyclopedia of the Horse (1st American Edition ed.). New York, NY: Dorling Kindersley. p. 217. ISBN 1-56458-614-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]