Arravani

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Arravani
Status iucn3.1 CR eu.svg

Iraute egoera: Arrisku larrian
Arravani-Stuten.jpg

Jatorrizko herrialdea(k):
 Grezia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

Arravani

Sinonimoak
Arravani zaldia. Arravani ponia

Arravani edo Arravani ponia Greziako bertako zaldi arraza mota bat da. Arravani zaldia desagertzeko arrisku larrian dago, munduan 200-300 ale besterik ez baitira geratzen denera. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: Poni

Arravani Balkanetako zaldi arrazen artean kokatzen da. Bertan Albaniako ponia, Aénos, Pindoko ponia, Peneiako ponia, Skyros ponia zein Bosniako ponia daude.

Arravani poniak arraza konkretu bat baino, poni multzo ezberdinen izendapena da. Arravani poniak bereziki haurrak zaldiz ibiltzeko erabiltzen dira, baina baita helduen zela zalditzat ere, zeren ibiliran oso zaldi ziurra da. Nahiz eta gehienez 350 kiloko pisua izan, zaldi honek 100 kiloko laguna eraman dezake. Greziaz gain, arraza oso ezaguna da Alemanian.

Arrazaren jatorri eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arravani zaldi arrazaren jatorrian Erromatar zaldien, Egiptoko arabiar zaldien, Medernen, Pindoko ponien zein Turkiako arabiar zaldien arteko gurutzaketak daude. Nahasketa hauetatik sortu zen arraza bat otzana eta oso egokia zaldiz ibiltzeko zein baserri lanetarako.

Arravani turkieraz zaldi hauen trosta mota adierazten du. Zaldi mota honen jatorria Grezian duela 3.500 urtetan koak dezakegu. Bere jatorria Kreta zein Arkadiako mendietan dago.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arravani