Exmoor poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Exmoor ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ingalaterra

Exmoor ponia, (ingelesez: Exmoor pony), Ingalaterrako Exmoor eskualdearen inguruetan hedatzen den bertako zaldi arraza bat da[1]. Abere hauek erdi-basati bizi dira bertako mortu zabaletan, "moor" hitzak ingelesez morturen adiera baitu. Exmoor poni arraza Devon zein Somerset konderrietan hedatzen da bereziki.

Exmoorrekoa Bretaina Handiko poni arraza zaharren eta nahastu gabeko ezaugaerrri gehien mantendu duena da aditu gehienentzat[2].

Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik zaldi mota hau ponien sailkapen taldean sartzen da.

Exmoor ponia Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponien sailkapen taldean sartzen da ere. Adituek Exmoor ponia zelta poniak delako taldean sailkatzen dute ere. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko pottoka, Asturiasko asturkoia, Kantabriako zaldi montxino, Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poniak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, Galiziako zaldia edo "Faco galegoa", Portugaleko garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia zein Eskoziako Shetland ponia daude ere talde honetan Europako beste zenbait poni arrazaren artean [3].

Literatura ugari dago Ezmoor ponia Iberiar Penintsulako ipar aldeko poni arrazekin lotzen dituena, bereziki zaldi montxinonekin[4], baina Kantabriatik inportatzen zituzten ponien artean pottokak ere egon zintzezkeen, edo beste arrazetako poni kantabriarrak. Poni hauek meategietan lanean ibiltzeko ekartzen zituzten, baztertu gabe erdi aroan Ingalaterrara ekarritako kantabriar ponien kopuru handia edo Euskal baleazaleek Ternuako bidean merkaratutako ehunka abelburu.

Poni hauek eguraldi euritsu eta zakarrari oso ondo egokituta daude. Exmoorreko mortuetan larretzen diren abereek ekarpen handia egiten dute bertako naturaren kontserbaziorako eta hainbat habitat erdinaturalen kudeaketarako[5].

Exmor arraza "arriskuan" egoeran dago Rare Breeds Survival Trust elkartearen arabera eta "mehatxatua" egoeran dago Ameriketako Estatu Batuetako The Livestock Conservancy elkartearen arabera.

Arraza oso ondo egokituta dago eguraldi euritsu eta hotza jasotzeko. Horretarako baldintza zakarretara egokitutako bes zenbait antzineko poni arrazen hainbat ezaugarri partekatzen du. Neguko ilaje naroa barne.l

Arraza hipikako ekintza ezberdinetarako erabiltzen da eta Exmooreko Parke naturaletako larreak eta habitatak kontserbatzeko[6]. Exmoor poniak rewilding edo birbasatze zenbait egitasmoetan erabiliak izan dira ere[7].

Urtero libre jaiotako zaldiko ugari zela zaldiak bezala erabiltzeko harrapatzen dituzte.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia aurreko garaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor poniaren hazleek aldarrikatzen dute arraza antzinako poni basatien (tarpanen) ondorengo zuzena dela, eta Azken izotz Arotik zuzen datorrela. Beraz arraza garbi mantendu dela duela 100.000 urtetik hona[8]. Azken ADN azterketak ordea ez datoz bat teoria hauekin eta zera adierazteen dute; Exmoor ponia historian zehar eta une ezberdinetan beste zenbait zaldi arrazen eragina jaso duela. Bai dago ordea antzekotasun morfologiko handiak antzinako basazaldiekin, tarpanarekin lotzen dituenak.

Ekidoak Bretainia Handian egon dira behintzat duela 700.000 urte BP. Exmorreko aurkitutako aurreneko aztarna paleontologikoak duela 50.000 mila urtekoak dira. Ekidoak, beste hainbat animali bezala, atzera eta aurrera mugitzen ziren izotzaldiekin, hainbat gunetatik desagertzen eta gero berkolonizatzen baldintzak hobeagoak zirenean.

Antzineko Yukongo poniaren marrazkia

Antza aurreneko zaldiak Alaskatik Britaniar uhartetara duela 130.000 mila urte etorri ziren. Seguruen Yukongo zaldi motako abereak ziren. Zaldi horiek egungo britainiar ponien arrazen arbasoak izan ziren. Zaldiak uhartediko bazter guztietara hedatu ziren arrakasta handiz. Garai haietan beraien harrapatzailerik handiena sable horzdun tigrea zen. Zaldi hauek ziren aldi berean bertako tarpanen arbasoak.

Esan bezala zenbait adituen arabera Exmoor poniak oso gutxi aldatu dira antzineko arbaso hauengatik.

Duela 100.000 urte inguru aurreneko Neanderthalgo gizakiak Bretainiar uhartetara heldu ziren eta zaldiak ehizatzen hasi ziren. Zaldien haragia oso estimatua izan zen garai hartako gizakientzat eta abereen larru eta gantza beharrezkoak ziren negu latzak igarotzeko[9]

Duela 10.000 urte izotza atzeraka hasi zenean aldaketa sakonak eman ziren landaretzan eta estepa hotzek atzera egin zuten basoen alde. Belardi zabalak mortu zein mendien gainetara mugatu ziren. Haren ondorioz zaldientzat aproposak ziren habitatak murriztuz joan ziren.

Behorra moxalarekin

Askoz poni gutxiago geratu ziren eta gainera beraien populazioak Europako beste populazioetatik isolatuta geratu ziren egungo Bretainia Handiko mendiko poni arraza ezberdinen oinarria izanik.

Zeltak Britaniar Uhartetara heltzerakoan, poni basati hauek beraien gurdietatik tiratzeko erabiltzen hasi ziren. Ikerketa arkeadierazten dute zaldia erabilia izan zela garraiorako Ingalaterrako hego-mendebaldean 2.400 BP-tik behintzat. Erromatarrek zizelkatutako irudiek ere morfologikoki exmoor ponien antzeko abereak erakusten dute ere. Zeltak Britaniar Uhartetara heltzerakoan, poni basati hauek beraien gurdietatik tiratzeko erabiltzen hasi ziren. Ikerketa arkeadierazten dute zaldia erabilia izan zela garraiorako Ingalaterrako hego-mendebaldean 2.400 BP-tik behintzat. Erromatarrek zizelatutako irudiek ere exmoor ponien antzeko abereak erakusten dituzte ere.

Garai historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor ponien aurreneko aipamen idatzia Domesday liburua delakoan agertzen da 1086. urtean, Exmoor "erret basoa" izendatua izan zenean. Edozein moduan Exmoorreko Errege Basoan zebiltzan zaldien zenbakirik ez da bertan agertzen, erregearen jabetzakoak izanik abereak ez baitziren zergapetu behar. Mendeetan zehar, zaindari sail batek kudeatzen zuen Errege Basoa, abereen larretarako tasak kobratuz, poniak barne. Zaindariaren aldaketarekin batera, askotan, beraien jabetza ziren poniak saltzen zituzten. Adibidez 1748an, Hill eta Darch gerraontzien eraikuntzaren amaieran. 1767an, Sir Thomas Acland zaindaria Basoko poniak bazkatzen ari zen Exmorren. 1805 eta 1809ko salmenten erregistroetan kolore beltza, grisa, baio, dun eta urritz zeukaten ponien zerrenda agertzen da[10].

Ikerkariak ez datoz bat Exmoor ponien arraza garbiko ilaiaren kolerea zalantzan jartzen duten datu historiko hauen eta bere esanahiaren inguruan. Batzuen ustez, Exmoor poni mota marroia ziurrenik behorrak kanpoko arrazekin gurutzatuen bidez galdu zela frogatzen du[11]. Beste batzuen ustez ordea, zaindarien poniak bakarrik bakarrik agertez direnez, kolore desberdineko samalda gurutzatuak eta jatorrizkoak batera bizi zitezkeen eremu haietan.

1500. urte inguru egindako hainbat zentsoek 1.000 abere inguruan kokatzen zuten ponien populazioa Exmoorren. Hurrengo urtetan nahiz eta kanpoko hainbat poni ekarri Exmoorrera oro har arraza nahiko garbia mantendu omen zela uste da.

Exmoor guztia orduan ez zen baso sarri bat jada, baina izen hori hartzen zuen erret ehiz-barrutia zelako. 1818. urtean ordea bertako zuhaitz gehienak moztu zituzten eta orduan paisaia gaur egungo mortuaren traza hartu zuen.

1.818an moor edo mortutik urruti zeuden (nahiz eta bertako jatorria izan) eta ekarritako ponien ondorengoek osatu zuten gaur egungo exmoor arrazaren odol-oinarria. Edozein moduan arraza-elkarte ofiziala 1921. arte ez zen eratu.

Egungo Exmoorreko Parke nazionalaren azalera gehien 1818an saldu egin zuten, bere jabe berria John Knight izan zen. Sir Richard Aclandek, Exmoorreko azken zaindaria, 30 poniekin gaur egun oso ospetsua zen Anchor arraza sortu zuen. Horretarako mota zaharreko poniak aukeratu zituen. Winsford Hill delako parajea hesitu zuen eta handik poniak saltzen ari zen inguruko etxaldetako jabeei[12]. Parke nazionala Exmoor ponien bizilekua ere bada leku hori. Denborarekin poni hauetatik sortutako arraza, Exmoorreko zein Parke Nazionalaren ikurra bilakatu da. Egia da egungo arraza garbiko Exmooreko poniak Anchor arraza honetatik datozela.

Bitartean, 1826. urtetik aurrera, Exmoorreko jabe berriak, Jhon knightek, bere zaldi guztiak arabiar zaldiekin zein Thorough zaldiekin gurutzatzen hasi zen arraza "hobetzeko" eta bere salneurria handitzeko[13].

XIX. mendearen amaieratik aurrera, Exmoroak selektiboki hazi ziren, mutur mealiko oso kontutan hartzen. 1921ean, Exmoor Pony Societyren arau ez oso finkatuak poni grisak eta beltzak onartzen zituzten, baioaz, marroiaz eta dunaz gain, nahiz eta berehala zorroztu ziren kolore-arauak, arrazaren estandar zehatzarekin bat ez zetozen animaliak baztertzeko (antzinako arraza motan oinarrituta)[14].

1921. urtean Exmoorreko Poni arrrazaren Elkartea sortu zuten abere hauen kontserbaziorako. Egun Exmoor Pony Society deitzen dena. orduan arraza garbiko 30 abere baino ez ziren geratzen. Egungo poni guztiak abere hauen ondorengoak dira.

Exmoor zaldiak Cothestone hillko baso batean larretzen.

Arraza ia desagertu egin zen Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urtetan. Alde batetik soldaduek tiro praktikak egiteko erabiltzen zituztelako eta bestetik lapurrek beren haragiagatik hiltzen zituztelako, edo gerrako haragi-industria hornitzeko erabili zituztelako.

Gerra eta gero zaldi-zaleen Mary Etherington andrea buru zuen talde txiki bat lanean hasi zen berriro exmoor poniak desagertzetik salbatzeko. 1950. urtean hainbat poni, beti kopuru txikietan, exportatzen hasi ziren Kanadara zein Europako beste zenbait lekuetara. Bertan arrazaren populazio txikiak mantentzen dira oraindik[15].

Aurreneko erregistro liburua 1963. urtean argitaratu zuten[16]. Hori baino lehen, 1913. urtetik arrera arrazako ponien aipamenak agertzen ziren Polo&Riding Ponyren arrazako liburuan.

1981. urtean argitaratutako datuen arabera arraza emendatzen ari zen kopuruz, beti oso poliki. Urruti arraza salbutzat jotzeko kopurutik.

2000. urtean Moorland Mousie Trust sortu zen Exmoor poniaren kontserbazioan laguntzeko. Exmoor ponien eskaera oso murritzarekin, erakundea lanean ari da dirua biltzeko, poni hauek zaldiketarako trebatzen.erdi basatien kasuan izan ezik, haientzako ez baitago beste aukerarik.

2006. urtean Trustak "Exmoor pony Centre" ireki zuen Exmoorren

2009ra arte, arraza garbiko Exmoorrak burdin-marka beroarekin markatzen ziren banan banan identifikatzeko. Gero, mikrotxipekin alternatiba bideragarri bat agertu zenean, hazleek baserrien inguruetan kontrolatutako, (ez eremuetan libre zebiltzan abereak) horrela markatzeari utzi zioten. Urte batzuk geroago, marka beroa legez kanpokoa bihurtu zen Britainia Handi osoan, ponia erdibasatien kasuan izan ezik, hazleek diotenez ez baitago beste aukerarik.

2010etik aurrera, Exmor poniaren Elkartearen 100. urtemugan, mundu guztian barrena 4000 Exmoor poni zeudela kalkulatzen zuten, bereziki Bretaina Handian barrena eta 600 poni libre jatorrizko Exmoorreko mortuetan. Beraz arraza ez dago galtzeko zorian jada RBST-ren arabera..

Exmoor poni arrazaren harremana Euskal Herriarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poni bat meategira jeisten. Industri iraultzan milaka poni eraman zituzten Kantauri itsasoko ertzatik Ingalaterrara bertako meategietan lan egiteko

Bibliografia ugari dago Exmoor arraza Kantauri itsasoko ertzaren poni arrazekin lotzen duena, Euskal Herriko bertako poni arrazak barne. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantauri itsasoko ertzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko meategiko zaldiak bezala, pottokak, montxinoak eta asturkoiak[17]. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean, Exmoor eta Dartmoor ponien kasuan ere.

Sakontzeko, irakurri: «Meategiko zaldi»

Hedapena eta arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor poni arraza Ingalaterrakohego mendebaldean dauka jatorria. Poni arraza hauen samalda erdi-basatiak Devon eta Somerseteko mortu (ingelesez "moor") zabaletan larratzen dira. Bereziki Exmoor Parke Nazionalaren lurretan. Exmoor ponia bertako parke nazionalaren ikur nagusia da.

Equus Survival Trust elkartearen arabera, arraza oso egoera larrian dago[18]. Arraza garbiko 800 abere baino ez dira geratzen. Haietatik umatzeko moduko 100 eta 300 arteko behor helduak.

Ashwicken, Dulvertonetik gertu "Exmoor Pony Centre" (Exmoor Poniaren Gunea), delako tokia dago ararrzaren inguruko informazio ugari eskeintzen duena, eta poni hauen inguruko hainbat aktibitate parke naturalaren bisitariariei eskeintzen diena[19].Arrazaren egoera

Exmoor Pony Society elkarteak uste du gaur egun 500 poni inguru daudela arrazaren jatorrizko Exmoorren eta 3.500 inguru Erresuma Batuan zein beste herrialde batzuetan. Kopurua nahiko osasungarri izan arren kontutan hartu behar da poni gehienak ez dira ugalketarako erabiltzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor ponia landa batean

Bere altuerarako gorputz egitura indartsua dauka.

  • Burua gorputzarekiko proportzioan handi samarra da. Belarri txikiak ditu, eta ezaugarri berezia du: "apo-begi" bat, betazaletako haragi-multzo estrak sortua, ura desbideratzen eta isolamendu gehigarria ematen laguntzen duena.
  • Kolorea: Oro har exmoor poniak gaztain ilun kolorekoak dira, batzuk nahiko ilunak. Pangare markak dituzte nahiko nabarmenak muturrean, begien inguruan zein sabel aldean [20]. Pangare markak hainbat zaldi arrazetan suertatzen dira, baina baita beste ekinoetan ere. Marka hauek, beste hainbaten bezala, antzinako ekido arrazen ezaugarritzat hartzen dira.

Hainbat zaldi kolore argiago daukate, eta kolore hori "exmoor dun" bezala ezaguna da.

Kolore argiko behor bat. Kolore tonu hau ez da hain ohikoa.

Edozein moduan arraza garbiko zaldietan ez dira orbain zuriak onartzen, beste hainbat arrazekin izandako ondoriotzat hartzen baitira.

Arrazaren erregistro liburuan abereek orbain zuririk ez edukitzea behartzen du.

  • Gorpuzkera: Bularra sakona da eta bizkarra zabala.
  • Apatxak txiki, sendo eta gogorrak ditu.
  • Ilajea: Eguraldi hotz eta euritsuetara moldatutako gainontzeko Poni arraza gehienetan gertatzen den bezala, Exmoor zaldiek neguko geruza bat garatzen dute. Artilezko geruza oso isolatzaile da, "borra" izenekoa, eta ile luze eta oliotsuko osatuta dago, berokia diluitzea galarazten duena. Ura animaliaren alboetatik desbideratzen da tanta-jario gutxi barneratu daitezkela. erortzeko. Euskal Herriko pottokek, esate baterako, antzeko ilajea garatzen dute neguan eta gero udaberrian galtzen dute.
  • Zurda eta isatsa lodi eta luzeak dira, eta isatsaren txertatzea arrunta da klima hotzeko ponietan, ile lodiekin, euri ura izterretik zein sabeletik desbideratzen dutena, atzeko hanken atzealdean isatsaren ile luzeetatik lurrera erortzeko[22].
  • Izaera: Bere gogortasuna eta erresistentzia ospetsuak dira[22].

Exmoor arrazaren zazpigarren molarraren kontua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor-eko poniek zazpigarren molarra dutela diote ikerketa ugariek, beste zaldi-arraza batzuek ez duten ezaugarria. Iturri askok diote Exmoor-ek beste zaldi-arraza batzuek ez bezalako masailezur-egitura duela. Edozein moduan baieztapen hauek datu eta ikerketa okerretan oinarritzen dira[23]. Germaniar ikerketa baten itzulpen desegokian oinarritutako gaizki-ulertu bat da kontua. Azterketa, behar bezala itzulitakoan, zaldi-arraza askotan eta, agian, masailezur nabarmena duten animalia guztietan aurkitutako ezaugarri bati dagokio. Badirudi gainera Exmorrera ekarritako beste zaldi arrazen odol-horniduraren adar gehigarria dela. Aparteko hortz bat kanpoko zaldi arrazen ekarpenaren ondorio izan daiteke. Hala ere ezaugarri hau zaldi arrazen artean duen maiztasunari esker, Exmoor poniaren kasua ez da oso nabarmena. Edozein moduan gainera, ezaugarri hori beheko baraila handiak dituzten zaldi-arrazetan aurkitzen da, eta, beraz, ez da oso nabarmena Exmoor ponian duen presentzia[24].

Exmoor ponia. Bioaniztasunaren kudeaketa eta berbasatze ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exmoor poniak eta uro berriak Txekiako Miloviceko babeslekuan bertako habitaten kudeaketa egitasmo batean
Exmoor poniak Milovicen

1980. urtetik aurrera exmorr ponien talde txikiak Bretaina Handia guztian barrena zabaldu dira Natura kontserbaziotako hainbat egitasmoetan aritzeko. National Trust, Natural England eta County Wildlife Trusts bezalako erakundeek arraza erabiltzen dute kudeatzen dituzten natur guneen landaretzan eragiteko[25].

Esate baterako Durham konderriko Deerness Valley parajera 6 poni ekarri zituzten bertako basa-lore bereziak laguntzeko.

Zonaldea, 70eko hamarkadan, aire zabaleko meatzaritzarako erabili zen, eta egun basa-loreetan aberatsa da, baina arriskuan daude garoen eta belarren kontrolik gabeko hazkundeagatik. Poniek landare horiek bazkatuko dituzte eta adituek loreak loratzen utziko dutela espero dute.

XXI. mendeko hastapenetik Exmoor ponia erabilia hasi da izaten berbasatze hainbat ekimenetan eta horretarako oso egokia agertu da. Rewilding Europa, Europako hainbat gunetan berbasatzerako egitasmo handien bultzatzailea, Exmoorr poniak erabiltzea gomendatzen du tarpanaren ordeskotzat Bretaina Handian eta oro har Ipar Mendebaldeko Europan[26].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brown, Antony; Bennett, Jenny; Rhodes, Edward (April 2009). "Roman mining on Exmoor: a geomorphological approach at Anstey's Combe, Dulverton". Environmental Archaeology. 14 (1): 50. CiteSeerX 10.1.1.506.1731. doi:10.1179/174963109X400673. S2CID 131103246.
  • Daniel, Glynn (1950). The Prehistoric Chamber Tombs of England and Wales. Cambridge University Press.
  • Dent, Anthony Austen; Hendricks, Bonnie L. (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds. University of Oklahoma Press. ISBN 978-0-8061-3884-8.
  • Dutson, Judith (2005). Storey's Illustrated Guide to 96 Horse Breeds of North America. Storey Publishing. ISBN 978-1-58017-613-2.
  • Gianni Ravazzi, L'encyclopédie des chevaux de race, Paris, Éditions De Vecchi, 15 novembre 2002, 191 p. (ISBN 2-7328-2594-8, OCLC 470110979), p. 101.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. [1]/
  2. (Ingelesez) http://afs.okstate.edu/breeds/horses/exmoor/
  3. "SOS caballo losino" WEB orrialdea [2]
  4. (Gaztelaniaz)https://www.mapa.gob.es/es/ganaderia/temas/zootecnia/razas-ganaderas/razas/catalogo-razas/equino-caballar/monchina/default.aspx
  5. (Ingelesez) https://www.devonlive.com/news/devon-news/dartmoor-ponies-helping-conservation-norfolk-7972632?int_source=nba
  6. (Ingelesez) Exmoor Parke Nazionalaren web orrialdeko artikulua. [3]
  7. (Ingelesez)REwilding Europako Basa zaldiei buruzko manuala. [4]
  8. (Ingelesez) Dent & Hendricks 2007, pp. 180–181
  9. (Ingelesez) http://www.wildlifeextra.com/go/news/exmoor-ponies011.html#cr
  10. (Ingelesez)Burton, Roger (1989). The Heritage of Exmoor. R. A. Burton. 55. orrialdea. ISBN 978-0951441909.
  11. (Ingelesez)https://www.exmoor-nationalpark.gov.uk/__data/assets/pdf_file/0035/286559/Final-PDF-Pony-Report-condensed.pdf
  12. (Ingelesez) Orwin, C. S. (1970). The reclamation of Exmoor Forest. Newton Abbot: David & Charles. p. 69. ISBN 978-0-7153-4959-5. OCLC 130702.
  13. (Ingelesez) Dent, Anthony Austen; Hendricks, Bonnie L. (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds. University of Oklahoma Press. ISBN 978-0-8061-3884-8
  14. (Ingelesez) Orwin, C. S. (1970). The reclamation of Exmoor Forest. Newton Abbot: David & Charles. p. 69. ISBN 978-0-7153-4959-5. OCLC 130702.
  15. (Ingelesez)http://afs.okstate.edu/breeds/horses/exmoor/
  16. (Ingelesez) "Exmoor Ponies – a dying breed?". BBC Somerset. Retrieved 3 December 2007.
  17. (Gaztelaniaz) http://www.soscaballolosino.com/texto1.html#14
  18. (Ingelesez) http://www.equus-survival-trust.org/
  19. http://www.moorlandmousietrust.org.uk/
  20. Sponenberg, Dan Phillip (2003). Equine color genetics (2nd ed.). Wiley-Blackwell. ISBN 978-0-8138-0759-1.
  21. (Ingelesez) Exmoor poniaren elkartearen arauak. [5]
  22. a b (Ingelesez) Dutson, Judith (2005). Storey's Illustrated Guide to 96 Horse Breeds of North America. Storey Publishing. ISBN 978-1-58017-613-2.
  23. (Ingelesez) Baker, Sue, 2008: Exmoor Ponies: Survival of the Fittest – A natural history.
  24. (Ingelesez) Baker, Sue (2008). Exmoor ponies:survival of the fittest:a natural history. Tiverton: Exmoor. ISBN 978-0-86183-443-3.
  25. (Ingelesez) https://www.bbc.co.uk/news/uk-england-wear-12673540
  26. (Ingelesez) https://www.rewildingeurope.com/wp-content/uploads/2014/09/Rewilding-horses-in-Europe-2014.pdf

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]