Connemarako poni
|
Iraute egoera: Ia arriskuan |
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Connemarako ponia. Zaldia
|
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
|
Connemarako ponia |
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
Connemarako ponia Irlandako Connemara eskualdean jatorria duen bertako zaldi arraza da. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Irlandako poni arraza ezagunena da, eta munduan barrena ere nahiko ospetsua.
Connemara eskualdea Irlandako mendebaldeko kostaldean kokatzen da, Galwayko konderrian. Connemarako paisaian txillardi handiak, harrizko hormek mugatutako larre zabalak, lakuak eta zohikaztegi ugari dago. Oso arraza landatarra da eta poni hauek bertako eremu latzetan libre bizi dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Arrazaren jatorria
Zenbaitzuentzat Connemarako poniak bikingoek Irlandara ekarritako Eskandinavia aldeko ponien ondorengoak dira.
Beste hainbat teorien arabera, Kondaira hutsak hainbat adituentzat baina hala ere nahiko sustraituak bertako jendearen iritzian, Connemarako poniek Espainiako Itsas Armada Garaiezineko zenbait itsasontzi 1588. urtean bertako kostaldean hondoratzerakoan salbatu ziren andaluziar zaldien odola dute edo haien ondorengo zuzenak dira. Andaluziako zaldi haiek bertako poni arraza zaharra "findu" bide zuten.
Hirugarren teoriaren arabera poni hauek egun desagertutako eta XIII. mendean jada ezaguna zen Irish Hobby poni arrazaren ondorengoak dira.
[aldatu] Ezaugarriak
[aldatu] Kanpo loturak
- Connemara Pony Breeders Association
- Connemara Pony Breeders Society
- American Connemara Pony Society
- British Connemara Pony Society
- Profile
- International Committee of Connemara Pony Societies
- Connemara Pony Breeder Online Pedigree Resourses