Zaldi montxino
|
Iraute egoera: Arriskuan |
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Jatorrizko herrialdea(k): |
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
|
Zaldi montxinoa |
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
| Montxino | ||||||||||||||||
Zaldi montxinoa, montañeraz "Monchinu", Euskal Herriko bertako zaldi arraza bat da. Berez hego-ekialdeko Kantabria da zaldi montxinoaren banaketa eremu nagusia, baina zenbait abere Bizkaiko Enkarterrietako hainbat herrietako mendietan aurkitu daitezke ere.
Zaldi montxinoak pottoken oso antzekoak dira, eta baita asturkoien antzekoak ere. Hainbat adituentzat zaldi montxinoak bi arraza hauen tarteko zaldi mota litzateke. Montxinoak beraz poniak dira baita ere. Lautzako zaldiak dira arrazaren beste senide hurbilak, baina lehen esan bezala asturkoi eta pottokak dira antzekoenak.
Tamaina txikiko aberea da, eta oso landatarra. Bere ingurumenari oso ondo moldatuta eta berak baliatzen dituen larreak nekez erabili ditzateke beste arraza aukeratuagoak.
Arraza desagertzeko zorian dago, eta hainbat ekimen abiatu dira babesteko.
Esate baterako Kantabriako Cabarceno parkean samalda bat kokatu dute arraza bultzatzeko.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Montañeraz "monchino" hitza menditarra eta tamaina txikikoa esan nahi du. Montxinoaren gune geografiko berberan dagoen bertako behi arraza ere behi montxina deitzen da arrazoi berberengatik.
Arrazaren historia [aldatu]
Zaldi montxinoaren jatorria pottokaren, asturkoiaren zein lautzako zaldiaren antzekoa da. Oinarrian, Azken Izotz Aroa eta gero Kantabriar erlaitzean bertan geratu ziren poni basatiak dira zaldi montxinoaren arbasoak.
Bibliografia ugari dago arraza Inglaterrako Exmoor poniarekin lotzen duena. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar erlaitzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko, pottokak, montxinoak eta asturkoiak.
Zaldi montxinoa beste aldetik zelta poniak delako sailkapen taldean sartzen da.
1996tik aurrera hasi ziren Kantabriako Guriuezo haranean arrazaza berreskuratzeko eta hautatzeko lanak. 2009. urtean 715 zaldi montxino zeuden zentsu ofizialean[1].
Ezaugarriak [aldatu]
Banaketa eremua [aldatu]
Kantabriako Guriezon, Rasinesen eta Castro Urdialesen. Bizkaian Karrantzan eta Turtziozen. Dena den zaldi samaldak paraje menditsu hauetan libre mugitzen dira batetik bestera, eta beraz Euskal Herriko mendebaldeko beste zenbait udalerrietan ere agertu daitezke.
Ikus, gainera [aldatu]
|
||||||||||
Kanpoko loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Espainar Estatuaren bertako etxabereen gida
- (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko artikuloa
- (Gaztelaniaz) Azienda montxinen markak Betaio mendimultzoan
- (Gaztelaniaz) Artikuloa
- (Gaztelaniaz) Arrazaren fitxa
Erreferentziak [aldatu]
|
||||||||||||||||||||||||||||