Bosniako poni
|
Iraute egoera: Ia arriskuan |
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bosniako ponia, zaldia
Jatorrizko herrialdea(k): |
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
|
Bosniako ponia |
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
| Bosniako zaldia | ||||||||||||||||
Bosniako ponia, Bosnieraz "Bosanski brdski konj", Bosniako antzineko bertako zaldi arraza da. Bere tamanagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Bosniako ponia Balkanetako zaldi arrazen artean kokatzen da. Bertan Albaniako ponia, Arravani, Aénos, Peneiako ponia, Skyros ponia zein Pindoko ponia daude besteak beste.
Dirudienez Bosniako ponia garai batean Balkanetan hedatutako przewalski zaldien eta tarpanen arteko gurutzaketatik dator.
Eduki-taula |
Arrazaren Historia [aldatu]
Bosniako ponia Hucul eta Konick poni arrazen oso antzekoa da[1]. Lehen esan bezala, beste hainbat arrazekin Balkanetako zaldi arrazen taldea osatzen du. Uste da lehen aipatutako tarpan eta przewalski zaldiez gain, Otomandar Inperioaren zalditeriaren abereek arrazan eragin zutela[2].
1900. urtetik aurrera, Bosniako ponien hautaketa eta hobekuntza programa hasi zen gobernuaren aldetik. Arrazaren kudeaketarako gune nagusia Borike Stud izenekoa izan zen.
Ezaugarriak [aldatu]
Bosniako ponia literaturan [aldatu]
Ivo Andritxek, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea bosniarra eta Literatura Nobel sariduna, Zubi bat Drinaren gainean liburu ospetsuan Bosniako ponien deskribapen ederra eta zehatza egiten du.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.equinekingdom.com/breeds/ponies/bosnian.htm
- ↑ Tamsin Pickeral, The Encyclopedia of Horses and Ponies, Parragon Plus, 2001. (ISBN 0-7525-4158-7)
Bibliografia [aldatu]
Kanpoko loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko artikuloa