Mallorcako zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mallorcako zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Katalan Herriak

Mallorcako zaldia, (katalanez: Cavall mallorquí)", Katalan Herrietako Mallorca uharteko bertako zaldi arraza bat da[1]. Tamainagatik ponien sailkapen taldean ozta ozta sartzen da, baina argitalpen ezberdinek ponitzat jotzen dute arraza. Zenbait abereek hala ere 152 cmko muga gainditzen dute arren kasuan eta 148 behorretan (ponien tamainaren barnean beraz).

Zaldi mota honen ezaugarriak 1985. zehaztuak izan ziren "Patronato para las Razas Autóctonas de Mallorca" (Mallorkako Bertako Arrazen Patronatua) delako erakundearen aldetik.

Hainbat adituek urtetan Mallorcako eta Menorcako zaldi arrazak arraza berberatzat jo badute ere, esate baterako Bretainia Handian[2], egun argi dago arraza ezberdinak direla.

Mallorcako zaldia galtzeko zorian dagoen arraza bezala agertzen da "Catálogo Oficial de Razas de Ganado de España" delako Espainiako Gobernuaren katalogoan[3]. FAO erakundearen sailkapenean ere egoera berberan agertzen zen 2007. urtean[4].

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallorcako zaldiaren jatorrian Iberiar Penintsulako hegoaldeko arrazak daude, nahiz eta zenbait adituek Kantauriar Erlaitzaren aldeko bertako poni arrazekiko antzekotasuna azpimarratzen dute ere. Pottoka, Asturkoia, Lautzako zaldia...bereziki tamaina, itxura, ilaia eta kolore ilunak hartzen dituzte antzeko ezaugarritzat. Dena den, genetikak argi utzi du bere seniderik hurbilenak egun desagerturik dagoen Kataluniako zaldia zein alboko uharteko Menorcako zaldia dira.

Zenbait ikerleek zaldi mota hau ikusi nahi izan dute Balear irletan aurkitutako hainbat antzineko ontzi greziarren marrazkietan[2]. Hainbatek diote ere poni honen arbasoak aspaldi irlara ekarritako Greziako Skyros poniak direla.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har nekazaritzari lotutako lanetan. Zalgurdietatik tiratzeko, zamaberea baina baita zela zalditzat nekazal eremuan.

Arrazaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ilaia beltza. Mallorcako zaldia bakarrik beltza izan daiteke, bere tonu guztietan. Orban zuriak ametitzen dira aurpegian zein kopetan, baina ez hanketan.
  • Itxura liraina.
  • Lepoa motz eta ez oso zabala.
  • Bular sendoa.
  • Buru luzea, ertain handia eta haragi gutxikoa.
  • Soslai artezekoa.
  • Begi ilunak.
  • Begi-uztai hezurrak nabarmenak.
  • Sudur-zuloak ez oso nabarmenak.
  • Mutur zabala.
  • Belarri tente, txiki eta iletsuak.
  • Isatsaren kokapen baxua eta isatsa iletsua, ile gogorrekin.
  • Izaera orekatu eta lasaia.

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galtzeko arriskuan dago. Egun arraza honetako 150 abere besterik ez dira geratzen.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egilea Hendricks, Bonnie L., "International Encyclopedia of Horse Breeds", Univ of Oklahoma Press, 1995.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mallorcako zaldi Aldatu lotura Wikidatan