Ramiro Maeztu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramiro Maezturen karikatura, 1925eko urriaren 8an El Nuevo Mundo aldizkarian argitaratua

Ramiro Maeztu Whitney[1] (Gasteiz, Araba, 1875eko maiatzaren 4a - Aravaca, Madril, Espainia, 1936ko urriaren 29a) idazle eta saiogile erdalduna izan zen. 98ko belaunaldiaren literatura-mugimenduaren kidea izan zen. Real Academia Española erakundean ere jardun zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urte zituela ikasketak bertan behera utzi ondoren, Parisen eta La Habanan bizi izan zen. Espainiara itzuli eta, 1893an, kazetaritzan hasi zen lanean Madrilen, Germinal eta El País egunkarietan. 1899an Hacia otra España argitaratu zuen. 1904an Londresa joan zen bizitzera. Garai horretakoak dira zenbait liburuxka (1911, La revolución y los intelectuales eta Obreros e intelectuales) eta Europako krisialdiari eta Lehen Mundu Gerrari buruzko zenbait lan: Inglaterra en armas (1916) eta La crisis del humanismo (1919, "Humanismoaren krisia"). Saiakera hoberenen artean Don Quijote, Don Juan y la Celestina (1926) aipa daiteke.

Gaztetan anarkismoaren aldekoa bazen ere, ideia atzerakoiak aldeztu zituen ondoren. Espainiako enbaxadore izan zen Argentinan (1928), Primo de Rivera diktadorea aginpidean egon zen garaian. Monarkiaren aldeko jarrera nabarmeneko Acción Española aldizkaria sortu eta bertako zuzendari izan zen. Hizkuntza Akademiako kide izan zen (1934). Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkaria izan zen, eta Madrilen hil zen, fusilaturik, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El sindicato de las esmeraldas.

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La guerra del Transvaal.

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hacia otra España (1899).
  • Don Quijote, don Juan y La Celestina (1929)
  • La crisis del humanismo.
  • Defensa del espíritu.
  • Defensa de la Hispanidad (1934).
  • La brevedad de la vida en la poesía lírica española (1935).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramiro Maeztu Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]