Renfe Aldiriak
| Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
| Renfe Aldiriak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garraio mota | Trena |
| Zerbitzatutako eskualdeak | Bartzelona, Bilbo, Donostia, Madril, Murtzia/Alacant, Valentzia |
| Jabea | Espainiako Sustapen Ministerioa |
| Web gunea | http://www.renfe.es/cercanias |
| Ustiapena | |
| Eragilea(k) | Renfe Operadora |
Renfe Aldiriak edo Aldiriko trenak Renferen trenbide bidezko iraupen laburreko bidaiak eskaintzen dituen enpresa espainiarra da, hiri nagusiei eta hauen aldiriei zerbitzua emateko. Espainia osoan Cercanías Renfe izena hartzen dute, nahiz eta Bartzelonan Rodalies eta Valentzian Rodalia izan.
Espainiako hiririk nagusienetan dabil Renfe Aldirikoak zerbitzua, hiriburuak eta haien ondoan kokatutako inguru metropolitarrak lotzeko ezinbesteko garraiobide delarik.
Hiriarteko trenak dira, eta Bilbo, Donostia, Bartzelona, Madril, Asturias, Sevilla, Malaga, Valentzia, Cádiz eta Murtziako hirietan aurki dezakegu Renfe Aldiriak zerbitzua.Euskal Herrian Bilbo Handian eta Donostia-Gipuzkoan eskaintzen ditu tren zerbitzuok. Bertan bakarrik erabiltzen du Renfek Aldirikoak izendapena.
Aspaldian, Bartzelonako gune metropolitarreko aldiriko-zerbitzuak huts ugari sufritu ditu, eta hortaz, Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Generalitateak gestora bat sortzeko beharrean sentitu dira,egoera trakets hau kudeatzeko eta ahalik eta lasterren bere onera bueltatzeko asmoz.
Eduki-taula |
Bilboko sarea [aldatu]
Ingurune industrial guztiek bezala, Bilbok trenbide sare garatu bat dauka. Hasieran minerala garraiatzeko erabiltzen ziren trenbide hauek, gaur egun bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dira orokorrean. Renfe Aldiriak Bilboko Ibai-Ezkerraldean eta Nerbioi ibarrean eskaintzen du bidaiari zerbitzua. Azken urteotan Bilboko metroa ezkerraldean zabalduz joan den heinean, bidaiariak galdu ditu Renfek.
Renfe Operadorak, hiru linea dauzka:
| Linea | Ibilbidea |
|---|---|
| Bilbo - Santurtzi | |
| Bilbo - Muskiz | |
| Bilbo - Urduña |
Lotuneak [aldatu]
- Abando: Aldirikoen C1, C2 eta C3 Lineak, Bilboko metroa, EuskoTran eta FEVE
- Ametzola: FEVE
- San Mames: Bilboko metroa, Termibus eta EuskoTran
- Barakaldo: Aldirikoen C1 eta C2 Bideen arteko lotura
Gipuzkoako sarea [aldatu]
| Linea | Ibilbidea |
|---|---|
| Irun - Donostia - Brinkola |
Gipuzkoan Renfe Operadorak Aldirien linea bakarra ustiatzen du, C-1 (Irun / Brinkola) Linea hain zuzen. Linea hau Madril-Irun trenbide-sare nagusiaren barruan dago. Irundik Hendaiara dago lotura; eta Brinkolatik Gasteiz eta Miranda Ebro aldera.
Espainian [aldatu]
Gipuzkoa eta Bizkaiatik kanpo, estatuko beste zenbait tokietan Renfe Operadora aldiriko zerbitzuak eskaintzen ditu. Honako tokietan hain zuzen:
- Kantabrian
- Zaragozan
- Madrilgo metropolitar gunean
- Bartzelonan
- Asturiasko Printzerrian
- Valentzia eta Castelló probintzietan
- Murtziako Erkidegoan eta Alacanten
- Sevillako metropolitar gunean
- Cádiz eta Xerez hirien artean
- Málagako probintzian
- Eraikitze prozesuan
- Proiektuan
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Bilboko Renfe Aldirikoak
- (Gaztelaniaz) Donostiako Renfe Aldirikoak