Rostov Don

Wikipedia(e)tik
Rostov-on-Don» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rostov Don

—  Hiria  —
Hiriaren gaueko ikuspegia.
Hiriaren gaueko ikuspegia.
bandera

armarria

Izen ofiziala Росто́в-на-Дону
Estatua
Barruti federala
Subjektu federala
 Errusia
Hegoaldea
Rostov oblasta
Koordenatuak 47°14′0″N 39°42′″E / 47.23333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 47.23333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragileaKoordenatuak: 47°14′0″N 39°42′″E / 47.23333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 47.23333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea
Rostov Don Errusia-n dago
Rostov Don
Eremua 354 km2
Posta kodea 344000-344999
Biztanleria 1.048.124 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.960,8 bizt./km²
Ordu-eremua MSD (UTC+04:00)
http://www.rostov-gorod.ru/

Rostov Don[1] (errusieraz Росто́в-на-Дону, transkribatua Rostov-na-Donu) Errusiako hiria eta portua da, eta Rostov oblasteko hiriburua. 2002ko erroldaren arabera, hiriak 1.068.267 biztanle zituen. Hiria Don ibaiaren bokalean kokatzen da, Azov itsasoaren ertzean.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

1749. urtean sortu zuten hiria eta 12 urte geroago gaztelua eraiki zuten. Gazteluaren inguruan garatu zen hiria eta XIX. mendean garrantzi handia lortu zuen Errusiako barnealderako merkataritza jarduerarako zituen komunikabide erraztasunei esker (Don ibaiaren bidezko garraioa). 1952. urtean zabaldu ziren Volga eta Don ibaien arteko ubidea eta Azov itsasorakoa. 1917. urtean sortutako unibertsitatea dago bertan.

Klima [aldatu]

Datu klimatikoak (Rostov Don)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 19.8 26.0 33.6 35.6 38.4 39.6 40.1 38.1 31.0 23.1 18.5 40.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.1 0.7 6.9 16.1 22.3 26.6 29.2 28.8 22.6 15.0 6.3 1.2 14.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.9 -3.1 2.2 10.6 16.8 20.9 23.3 22.6 16.7 10.0 2.9 -1.7 9.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) -31.9 -30.9 -28.1 -10.4 -4.3 -0.1 7.6 2.6 -4.6 -10.4 -25.1 -28.5 -31.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.3 -5.6 -0.9 6.1 11.4 15.8 18.0 16.9 11.8 6.2 0.3 -4.0 5.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59 53 51 47 56 70 53 44 49 39 53 69 643
Prezipitazio egunak (≥ ) 4 5 7 12 11 9 10 8 9 9 12 10 106
Eguzki orduak 65.1 84.1 127.1 189.0 263.5 285.0 313.1 294.5 240.0 158.1 63.0 37.2 2119.7
Iturria: [2]

Ekonomia [aldatu]

1952. urtean eraikitako Volga-Don ibaien arteko ubideari esker jarduera handiko portu bihurtu da hiria (Errusia erdialdearen eta iparraldearen arteko merkataritzarako komunikabidea). Industria (nekazaritza jarduerarako makineria, burdinbide gaiak, ontziolak, kimika industria, petrolio findegiak, janari industria, metalurgia, tabakogintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aireportua, burdinbide eta errepidegune garrantzitsuak ditu.

Hiri senidetuak [aldatu]

Rostov Don ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.