Francisco Largo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francisco Largo Caballero
Francisco Largo

Escudo de la Segunda República Española.svg
Espainiako Ministroen Kontseiluko Presidentea
1936ko irailaren 4a – 1937ko maiatzaren 17a
Presidentea Manuel Azaña
Aurrekoa José Giral
Ondorengoa Juan Negrín

Jaiotza 1869ko urriaren 15a
Madril, Espainia
Heriotza 1946ko martxoaren 23a
Paris, Frantzia
Alderdi Politikoa PSOE
Lanbidea Estukolaria

Francisco Largo Caballero (Madril 1869 - Paris 1946), espainiar sindikalista eta politikari marxista izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikan, Lan Ministroa (1931–1933) eta Gobernuko Presidentea (1936–1937) izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztarotik mugimendu ezkertiarretan ibili zen. 1890ean UGTn sartu zen eta 1894an PSOEn[1]. 1917ko greba iraultzailean parte hartu ondoren biziarteko kartzelera zigortu zuten, baina diputatu hautatu zutenean espetxea utzi zuen.

1918an UGT sindikatuaren idazkari nagusi aukeratu zuten. Primo de Riveraren diktaduraren garaian, kolaborazio politika burutu zuen erregimenarekin. Jarrera honek UGTko beste kide askoren arbuioa ekarri zuen[2].

Espainiako Bigarren Errepublika iritsi ostean, 1931 eta 1933 artean Lan Ministroa izan zen. 1933ko hauteskundeetan eskuina nagusitu zenetik, bere jarrera erradikalizatu eta iraultza sozialista aldarrikatzen hasi zen. 1934n CEDA Alejandro Lerrouxen gobernuan sartu zenean, Asturiasko Iraultza prestatzen jardun zuen[3]. 1936ko irailean, Gerra Zibila hasi eta gero, Ministroen Kontseiluko Presidente eta Gerra Ministro izendatu zuten, Giralen gobernuaren porrotaren ondoren. 1937ko maiatzeko egoera larriaren ondorioz (Bartzelonan istilu latzak izan ziren, komunisten, anarkisten eta POUMeko kideen artean) gobernua utzi behar izan zuen[3].

1939an Frantziara ihes egin zuen. Hurrengo urtean, Alemaniako armadak herrialdea inbaditu ondoren, Vichyko gobernuak atxilotu eta 1943an Gestaporen esku utzi zuen. Sachsenhausengo Kontzentrazio Esparruan (Brandenburgo) egon zen, 1945ean sobietar armadak askatu zuen arte. Parisen hil zen 1946ko martxoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]