Sardako balea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Sardako balea, Euskal balea
Euskal balea, ama eta kumea.
Euskal balea, ama eta kumea.
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Ugaztuna
Ordena: Cetacea
Familia: Balaenidae
Generoa: Eubalaena
Espeziea: E. glacialis
(Müller, 1776)
Izen binomiala
'Eubalaena glacialis'

Eubalaena glacialis espezieko balea-bizarrezko baleei (Ipar Atlantikoko) sardako balea edo euskal balea deitzen zaie. Sardako balea balea-bizarrez hornituta dago eta Eubalaena generoko hiru espezieetako bat da. Ipar Atlantikoan 300en bat euskal balea bizi dira.

Beste sardako balea biak legez, euskal balea ere, erraz bereizten da beste baleetatik; buruan dituen maskurrengatik, bere bizkar-hegats bako bizkar zabalagatik eta begien gainean hasten den bere aho luze makotuagatik. Balea hauen gorputza gris oso iluna edo beltza izaten da, batzuetan gune zuri batzuekin sabelean. Sardako baleen makurrak ez dirudite zuriak azala zuria izateagatik, haietan bizi diren balea zorrizko kolonia handiengatik baino.

Sardako balea helduak 11-17 metro luze eta 64.500 kilogramo astun izatera hel daitezke; neurtutako handiena 18 metro luze eta 106.000 kilogramo astun zen. Emeak arrak baino handiagoak dira eta 9 edo 10 urte izan arte ez dira hasten kumeak izaten, urtebetea luze den haurdunaldiaren ostean; azken urteotan jaiotzen arteko tartea handitu dela dirudi eta orain batez beste hiru eta sei urte artekoa da. Jaiotzen direnean kumeak 4-4,5 metro luze dira. Euren bizitzaren luzerari buruz ez dago datu askorik baina gutxienez 50 urtekoa izan daitekeela uste da; espezie hurbil batzuena 100 urte baino luzeagoa izanda.

Eduki-taula

[aldatu] Bale arrantza

Bale arrantza zurezko ontzi txikitan eta eskuzko arpoirekin bakarrik arriskutsua zen, baita sardako balea harrapatzen zenean ere.
Sakontzeko, irakurri: Euskal baleazaleak

Sardako baleak ingelesez right whales (hau da, balea egokiak) izendatzen dituzte, behinola bale arrantzaleek arrantzan egiteko balea hauek egokienak zirela uste zutelako. Sardako balearen gorputzaren %40a dentsitate gutxiko gantza da eta, beraz, beste mota askotako baleak ez bezala, hil eta gero ur gainean geratzen da. Horri sardako balea uretan astiro mugitzen dela gaineratuz, balea hauek harrapakin egokiak ziren zurezko ontzi txiki eta eskuzko arpoiekin bakarrik baliatzen ziren bale arrantzaleentzat.

Euskal baleazaleek izan ziran lehenengoak sardako balea harrapatzen salerosteko. XI. mendean hasi ziren hori egiten Bizkaiko golkoan. Baleak lehenengoz olioa lortzeko harrapatzen zituzten baina, okela kontserbatzeko teknologia hobetu zenean elikagai legez ere erabili zituzten. Bale arrantzale euskaldunak 1530erako heldu ziren Kanadaren sortaldera[1] eta 1602rako Todos os Santos Badiaren itsasertzeraino (Bahian, Brasillen). Zazpi urtetako guda (1756-1763) hasi baino lehen egin zituzten euskaldunek baleak harrapatzeko euren azken bidaiak. Jarduera berpizteko arrakastarik gabeko saiakera gutxi batzuk egin ziren, baina huts egin zuten denek. Euskaldunek jarraitu zuten noizbehinka balea batzuk harrapatzen euren itsasaldearen inguruan XIX. mendean ere.

Amerikako kolonia berrien bale arrantzaleek ordezkatu zituzten euskaldunak: "Yankee whalers"ek. Nantucket eta Long Islandetik abiatuta, amerikarrek urte batzuetan 100 sardako balearaino harrapatzeko gai ziren. 1750 inguruan Ipar Atlantikoko sardako baleak, ia desagertuta zegoelako, ez zuen balio merkataritzarako eta bale arrantzale amerikarrak Hego Atlantikora mugitu ziren XVIII. mendeko amaiera baino lehen.

Argi geratu zenean sardako balea ia desagertzear zegoela haren arrantza erabat debekatzea mundu osoan onartu zen 1937an. Debekua nahiko arrakastatsua izan zen, hamarkada batzuen zehar, debekua urratuz, haien arrantza jarraitu bazen ere. Madeirak 1968an harrapatu zituen bere azken bi sardako baleak.

[aldatu] Nabigazioa

Txosten berri batzuen arabera, Ipar Atlantikoko sardako balearentzat arriskurik handiena Ipar Amerikaren ondoko nabigazioari lotuta dago. Itsasontziekin izandako talken eraginez izaten diren heriotzak sardako baleak desagertzeko zorian jartzen ari direlako susmoa zabalduz doa[2]. Estatu Batuetako gobernuak Boston inguruko itsas ibilbide batzuk aldatu ditu 2007 urtean baleekiko talkak gutxitzearren, batez ere (Ipar atlantikoko) sardako baleekin izandako talkak[3].

[aldatu] Kopurua eta banaketa

400en bat (Ipar Atlantikoko) sardako balea daude, ia guztiak Atlantikoaren Ipar-sartaldean. Udaberrian, udan eta udagoienean, Kanadako eta Estatu Batuen ipar-sortaldeko itsas bazterretan elikatzen dira New Yorketik Eskozia Berriaraino dauden guneetan. Bay of Fundy badiako eta Cape Cod Bay lurmuturreko (bakailaoaren badia lurmuturra) elikaguneak oso erabiliak dira. Neguan, Georgia eta Floridarantz abiatzen dira erditzeko.

Joan diren azken hamarkadetan ale gutxi batzuk ikusi dira sortalderantzago; batzuk Islandia ondoan 2003an. Baliteke geratzen diren ia desagertuta dagoen lehengo sortaldeko populazioaren ale bakanak izatea baina, lehengo bale arrantzaleen testigantzen arabera, gertagarriagoa da sartaldetik harantz urreratutako aleak izatea[1]. Hala ere, Norvegia, Irlanda, Espainia, Portugal, Kanariar uharteak eta baita Sizilia ondoan ere ikusten dira normalean baten batzuk[4] eta Norvegiakoak gutxienez sortalde ingurukoak dira[5].

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b Kenney, Robert D. (2002), «North Atlantic, North Pacific and Southern Right Whales», in William F. Perrin, Bernd Wursig and J. G. M. Thewissen, The Encyclopedia of Marine Mammals, 806-813. orr., ISBN 0-12-551340-2 
  2. BBC News: Shipping threat to endangered whale
  3. North Atlantic Right Whale Ship Strike Reduction: NOAA Fisheries
  4. Martin et al. (1997), «SIGHTING OF A RIGHT WHALE (EUBALAENA GLACIALIS) WITH CALF OFF S. W. PORTUGAL», Marine Mammal Science vol. 13. no. 1 p 139 (NOAA), http://www.blackwell-synergy.com/doi/abs/10.1111/j.1748-7692.1997.tb00617.x?journalCode=mms. Noiz kontsultatua: 2006-10-26 
  5. Jacobsen et al. (2004), «TWO-WAY TRANS-ATLANTIC MIGRATION OF A NORTH ATLANTIC RIGHT WHALE (EUBALAENA GLACIALIS)», Marine Mammal Science vol. 20. no. 1 p 161, http://www.blackwell-synergy.com/doi/abs/10.1111/j.1748-7692.2004.tb01147.x. Noiz kontsultatua: 2006-10-26 

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak