Stegosaurus
|
|
||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||
Stegosaurus edo Estegosauroa ("narrasti teilatuduna", grezieraz) Ornithischia dinosauroen barneko genero bat izan zen. Jurasikoan bizi zen (156 eta 144 milioi urte inguru), gaur egun Ipar Amerika eta Europa diren lurraldeetan.
Deskripzioa [aldatu]
Estegosauroak 12 metroko luzeera, 4 metroko garaiera eta 7 tonako pisua zituen. Lau hanka apaxdunek eusten zioten gorputzari. Berau estutu eta txikitzen zen, buru txiki-txikian amaitu arte. Moko ahul bat eta mastekatzeko gutxi balio zuten hortz txikiak ere zituen. Bere garuna intxaur bat baino pixka bat handiagoa zen; hori dela eta, zentzumenak gutxi garatuta zeuzkan.
Animalia honen ezaugarri nagusia buztanean zituen 60 zentimetrorainoko lau arantzak ziren, baita bizkarreko xafla zabalen bi ilarak ere. Ez ziren oso baliagarriak defendatzeko, lodiera gutxikoak izan eta asko kulunkatzen zirelako; beraz, bildurtzeko lana betezen zuten.
Beste teoria batek adierazten du xaflak tenperatura erregulatzekoak zirela. Odola bero zutela pentsatzen denez gaur egun, xaflek gorputza hozteko baliagarriak omen ziren. Janariak mastekatzen ez zituenez, estegosauroak landare ugari irensten zituen, hesteetan hartzitzen zutenak. Horrek sortutako bero handia xaflek kanporatzen zuten. Horri esker, animalia kiskaltzeko arriskutik salbu geratzen zen.
Historia [aldatu]
Lehen fosilak Othniel Charles Marshek identifikatu zituenen 1877an. Gaur egun, makina bat hezurdura aurkitu dira Wyoming, Utah eta Colorado estatuetan (AEB). Horren kariaz, dinosaurorik ezagunena dela esan daiteke.
Galeria [aldatu]
-
Estegosauroa, 1923ko marrazkia.
-
Estegosauro bat Jurasikoko landaretzaren ondoan.