Testu-tipo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Testua giza komunikazioaren oinarrizko unitatetzat jotzen da. Testu hitzaren erabilpen zabal batean komunikazioa bilatzen duen giza hizkuntzaren unitatea da baina beste erabilpen batean testua idatzizko bertsioari besterik ez zaio esaten; ahozko testuari diskurtsoa esaten zaio.

Testua giza komunikazioa lortzeko behar den gutxieneko unitatea baldin bada, testuak hainbat modutan, hau da hainbat testu-tipo, hainbat testu-mota edo hainbat testu generotan sailka daitezke:

Eduki-taula

Ahozko zein idatzizkoa [aldatu]

Ahozkoak diren testuei, diskurtso ere deitu ohi zaie. Diskurtsoa beti da ahozkoa eta testu hitzak, eskuarki, idatzizko testua adierazi ohi du, baina ahozko-testua ere erabili izan da.

Ahozko eta idatzizkoen artean tarteko komunikazio unitaterik badago. Esate baterako, hitzaldi batean diapositibak erabiltzen badira, ahozkoa eta idatzizkoa batera topa ditzakegu.

Beherago agertzen diren testu-tipoen sailkapena, paralelismo erraz batekin, diskurtso-tipoak ere izan daitezke.

Erregistroaren araberako sailkapena [aldatu]

Testuak oso formalak edo oso lagunartekoak izan daitezke, tartean hamaika gradu.

Graduazio horrekin testu-tipoak bereiz daitezke bere formaltasunari erreparatuz. Horrela, esate baterako, gutun formalak eta lagunarteko gutunak bereiz daitezke, formaltasun graduarekin hamaika ñabardura egiteko aukera dagoelarik.

Igorle-hartzaile rol eta kopuruari begira egindako sailkapena [aldatu]

Igorle bakarra edo hainbat igorle egon daitezke testu baten iturburuan. Hartzaileak ere bat edo batzuk izan daitezke. Honela, jendaurreko hitzaldia, lagunarteko elkarrizketa, elkarrizketa formalak, debateak eta beste hainbat testu-tipo deskribatzerakoan, zenbat igorle eta zenbat hartzaile dauden zehaztu ohi da.

Norabide bakarreko komunikazioa dagoen, batzuk beti igorle, besteak beti hartzaile... edo hartzaile-igorle rolak txandakatzeko aukera dagoen ere zehaztu ohi da.

Testuinguruaren, erabilera eremuaren, araberako sailkapena [aldatu]

Testuak zein egoeratan, zein tokitan, zein testuingurutan agertzen diren kontuan hartuz gero, testuak administraziokoak, akademikoak, hedabideetakoak, literarioak, lagunartekoak, etab. direla esan daiteke.

Helburu nagusiaren araberako sailkapena [aldatu]

Testu guztiak zerbait nolabait komunikatzeko helburuarekin ekoizten dira baina askotan, testuetan, helburuen artean helburu nagusi bat nabarmen daiteke. Helburu nagusiaren irizpideari jarraiki, hona hemen testu-tipo batzuk helburu nagusiaren arabera izendatuta (alfabetikoki):


Goiko edozein testu-tiporekin hamaika azpi-tipo bereiz daiteke. Esate baterako, gutuna izan daiteke: eskaera gutuna, lagunen arteko gutuna, kexa-gutuna, (aldizkari bateko) zuzendari gutuna...

Testuaren, diskurtsoaren ezaugarriak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Bibliografia [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. J. ARAKAMA, A. ARRIETA, J. LOZANO, J. ROBLES & R. URRUTIA; (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / IVAP): IVAPeko estilo-liburua. (2005), 2009.
  2. Argudio-testu bat idazteko aholku batzuk.