Xipri Arbelbide

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:55, 17 urtarrila 2016
Xipri Arbelbide
Xipri Arbelbide
Arbelbide Baionan (2010-12-11).
Datu pertsonalak
Izen osoa Xipri Arbelbide Mendiburu
Jaio 1934ko abenduaren 17
Heleta (Nafarroa Beherea Nafarroa Beherea)

Xipri Arbelbide Mendiburu (Heleta, Nafarroa Beherea, 1934ko abenduaren 17a - ) euskal idazle, kazetari eta apaiza da.

Biografia

1957-1958an hamalau hilabete eman zituen Aljerian; han ikusitakoa Gerlako tresna bizidunak lanean jaso zuen. 1961ean Teologian lizentziatu zen Lyonen; Naoned (Bretainia) eta Belgikan ere ikasketak egin zituen. Boli Kostan 1964 eta 1975 artean ibili zen misiolari eta irakasle; hango esperientziaz frantsesez (Les Baoulés d'après leurs Dictons et Proverbes) zein euskaraz (Afrikako "Salbaien" zuhurtzia) idatzi zuen. 1976an Parisen Ecole des Hautes Etudes en Sciences Sociales diploma atera zuen.

1977 eta 1982 artean Uharte Garaziko apaiz ibili zen eta 1998an Aiherra-Izturitzekoa izendatu zuten.

Horrez gain, euskaltzain urgazlea da.

Kazetaritzan

1981etik kazetari lanetan ari da, nahiz eta Teologian lizentziatu baino lehen dagoeneko Herrian kolaboratzen zuen. Gure Irratiaren sortzaileetakoa da eta beste Euskal Irratietan kolaboratzailea da. Herriz Herri (1981ean jaioa eta 10 urtez iraun zuena) eta Fededunak aldizkarien sortzailea ere izan zen.

Bere kolaborazioak (kazetaritza, iritzia, ikerketa...) hainbeste hedabidetan idatzi ditu: Argia, ASJU, Deia, Diario Vasco, Egan, Egin, Eguna, Euskaldunon Egunkaria, Gazte, Euskera, Eusko Ikaskuntza, HABE, Hemen, Herria, Herriz Herri, La Semaine du Pays Basque...

1991ean Rikardo Arregi sariaren barruan ohorezko aipamena eman zioten bere urte luzeetako lanagatik. 1998an bere apaiz lanetan gehiago zentratzeko kazetaritza lana utzi zuen, kolaborazioak egiten segitzen badu ere.

Lanak

Eleberria

Narrazioa

Kronika

Saiakera

Poesia

Kronika

Itzulpenak

Beste lan batzuk

Frantsesez

Ikus, gainera

Kanpo loturak