Edukira joan

2008ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2008ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
Jatorrizko izena(zh) 第二十九届夏季奥林匹克运动会
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte2008ko abuztuaren 8a - 2008ko abuztuaren 24a
Data2008
Edizio zenbakia29
2004
2012
KokalekuPekin
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Partehartzaile kopuru204
10.942
Parte-hartzaileak
MaskotaFuwa (en) Itzuli
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko302
Osatuta

Webguneolympics.com…
Youtube: UCcdMukF6OwIfMQBCIXpzCpQ Edit the value on Wikidata

2008ko Olinpiar Jokoak gertakari honen XXIX. edizioa izan ziren. Txinako Beijing hirian ospatu ziren, 2008ko abuztuaren 8tik abuztuaren 24ra arte. Lehenengo aldia izan zen jokoak Txinan ospatzen zirela eta 10.500 kirolarik 28 kirol ezberdinetan parte hartu zuten. Futbolaren atala Qingdao, Tianjin, Shenyang eta Shangai hirietan ospatu zuten, Bela Qingdaoko portuan eta hipika Hong Kongen.

2001eko Uztailaren 13an aukeratu zuen Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, bere 112. bileran Moskun. Beijingek 56 botorekin Toronto, Paris, Istanbul eta Osakari irabaziz.

Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren 112. Bilera
2001eko Uztailaren 13a, Mosku, Errusia
Hiria Estatua Botoak
Txinako Herri Errepublika Beijing Txina 44 56
Kanada Toronto Kanada 20 22
Frantzia Paris Frantzia 15 18
Turkia Istanbul Turkia 17 9
Japonia Osaka Japonia 6 -

Tortxa Olinpikoaren ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko Apirilaren 26ean aurkeztu zuten tortxa olinpikoa Beijingen, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidenteak eta Joko Olinpikoen antolatzaileak.

Tortxaren goiburua, Pasioa piztu eta ametsak erdibanatu izan zen. 130 egunetan 137.000 km ibiltzea zuen helburu eta 23 estatu bisitatzea. Horien artean, Txinako 115 hiri.

Joko hauetako maskota ofizialak 5 izan ziren eta guztiak elkartuta Fuwa deitu zituzten (福娃, zorte onaren umeak). 2005eko azaroaren 11n aurkeztu zituzten, Beijingo Olinpiar Jokoak hasi baino 1.000 egun lehenago. Maskoten izenak hauek ziren: Beibei, Jingjing, Huanhuan, Yingying eta Nini; bakoitzak Běijīng huānyíng nǐ (北京欢迎你) izen bakoitzak aurreko esaldiaren silaba bat errepikatzen du eta esaldiarne esanahia, Ongi etorri Beijingera. Gainera, bost aukeratu zituzten, Olinpiadetako banderak 5 eraztun dituelako eta taoismoak 5 elementu (ura, egurra, sua, lurra eta metala) dituelako.

Jokoetarako egoitzak guztiak Beijing hirian zeuden, zerrendako azken 6 egoitzak alde batera utzitza, hauek Txinako beste hiri batzuetan kokatuta daudelarik. Eraikinik garrantzitsu eta esanguratsuena Nazio Estadioa da, bere itxura moderno eta bereziarengatik.


Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1  Txina 51 21 28 100
2  Ameriketako Estatu Batuak 36 38 36 110
3  Errusia 23 21 28 72
4  Erresuma Batua 19 13 15 47
5  Alemania 16 10 15 41
6  Australia 14 15 17 46
7  Hego Korea 13 10 8 31
8  Japonia 9 6 10 25
9  Italia 8 10 10 28
10  Frantzia 7 16 17 40

Euskaldunak Olinpiar Jokoetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

26 Euskal kirolariek hartu zuten parte Olinpiar Joko hauetan. Denek Espainiako olinpiar taldean hartu zuten parte, kirolariak Hegoaldekoak baitziren, aldiz, ez zen Iparraldeko kirolaririk sailkatu Jokoetarako Frantziar taldean. Esan genezake kirolari gehienak Gipuzkoarrak zirela. Kirolarik gutxien eman zituen lurraldea aldiz, Nafarroa.

Beijingo Olinpiar Jokoetan, 28 kiroletako 302 txapelketa egon ziren. Hurrengo taulan, kirol bakoitza ospatu zen egutegia ikus daiteke. Halaber, finalen egunak noiz izan ziren.


 ●  Irekiera  ●  Txapelketak  ●  Finalak  ●  Erakustaldia  ●  Itxiera
Abuztuak 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 Guz.
Zeremoniak
Arkua 1 1 1 1 4
Atletismoa 2 4 6 6 5 3 6 7 7 1 47
Badmintona 1 2 2 5
Beisbola 1 1
Saskibaloia 1 1 2
Boxeoa 5 6 11
Kanoa 2 2 6 6 16
Txirrindularitza 1 1 2 1 3 1 2 3 2 1 1 18
Jauziak 1 1 1 1 1 1 1 1 8
Hipika 2 1 1 1 1 6
Esgrima 1 1 1 1 2 1 1 1 1 10
Belar Hockeya 1 1 2
Futbola 1 1 2
Gimnasia 1 1 1 1 4 4 4 1 1 18
Eskubaloia 1 1 2
Judoa 2 2 2 2 2 2 2 14
Pentatloi garaikidea 1 1 2
Arraunketa 7 7 14
Bela 2 1 2 2 2 2 11
Tiroa 2 2 2 2 1 2 1 2 1 15
Softballa 1 1
Igeriketa 4 4 4 4 4 4 4 4 1 1 34
Igeriketa sinkronizatua 1 1 2
Ping-ponga 1 1 1 1 4
Taekwondo 2 2 2 2 8
Tenisa 2 2 4
Triatloia 1 1 2
Boleibola 1 1 1 1 4
Waterpoloa 1 1 2
Halterofilia 1 2 2 2 2 2 1 1 1 1 15
Borroka 2 2 3 2 2 2 2 3 18
Abuztuak 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 302


 

Kirol hauetaz gain beste batzuk ere jokatu ziren erakusketa moduan. Horien artean Wushu-Kung Fu kirola dago, zeinetan euskal federazioa existitzen den. Lehenengo aldia izan zitekeen Euskal Herriak ordezkaritza ofizial bat zuena Olinpiar Joko batzuetan, baina Euskal Autonomia Erkidegoko kirol arduradunak ez zuen eskaria sinatu eta horren ondorioz ezin izan zuen parte hartu. Arrazoietako bat kirol honen federazioa ez onartzea da, Judoaren barruan kokatu beharko litzatekelako.[1]

Olinpiar Jokoak Telebistan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]