2012ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartutako euskal herritar kirolariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakontzeko, irakurri: «2012ko Udako Olinpiar Jokoak»

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
75.a  Euskal Herria 0 0 2 2
Guztira 0 0 2 2

Euskal Herria, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak talde onartua ez bazen, domina bi lortu zituen eta 75. postuan egongo zatekeen, Grezia, Moldavia, Qatar eta Singapurrekin batera. Maialen Chourraut piraguistak eta Maider Unda borrokalariak brontze bana lortu zituzten.

Nely Carla Alberto, Andrea Barnó, Patricia Elorza eta Elisabeth Pinedo euskal herritar eskubaloi jokalariek brontzezko domina ere lortu zuten eskubaloian. Hala ere, taldeko domina hau Espainiako selekzioarena da.

Parte hartzaileak kirolaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen 2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten euskal kirolarien zerrenda. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartutako 26 kirol olinpikoetatik 15ean hartu zuten parte euskal kirolariek, ia denak (Frantziarekin aritu zen Ophélie Aspord igerilaria izan ezik) Espainiako selekzioarekin.

Kirolaria Kirola Jaioterria Parte-hartzeak

Atletismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Odriozola 50 km. ibilketa Errenteria Hiru

Bela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabi Fernandez 49er Klasea Ibarra Hiru
Iker Martinez de Lizardui 49er Klasea Donostia Hiru

Borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maider Unda 72 kiloz azpikoa Gasteiz Bat

Eskubaloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julen Aginagalde Gizonezko taldekakoa Irun Bat
Mikel Agirrezabalaga Gizonezko taldekakoa Zarautz Bat
Eduardo Gurbindo Gizonezko taldekakoa Iruñea Bat
Nely Carla Alberto Emakumezko taldekakoa Donostia Bat
Andrea Barnó Emakumezko taldekakoa Lizarra Bat
Patricia Elorza Emakumezko taldekakoa Gasteiz Bat
Elisabeth Pinedo Emakumezko taldekakoa Amurrio Bat

Futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cesar Azpilikueta Gizonezko taldekakoa Iruñea Bat
Ander Herrera Gizonezko taldekakoa Bilbo Bat
Iñigo Martínez Gizonezko taldekakoa Ondarroa Bat
Javi Martínez Gizonezko taldekakoa Aiegi Bat
Iker Muniain Gizonezko taldekakoa Iruñea Bat

Igeriketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ophélie Aspord Ur irekietako 10 km. Brujas Bat

Judoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugoi Uriarte 66 kiloz azpikoa Gasteiz Bat
Kiyoshi Uematsu 73 kiloz azpikoa Portugalete Bat
Oiana Blanco 48 kiloz azpikoa Orio Bat

Kanoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ander Elosegi Ur bizietako C-1 maila Orio Bi
Maialen Chourraut Ur bizietako K-1 maila Lasarte-Oria Bi
Samuel Hernanz Ur bizietako K-1 maila Tarbes Bat

Tiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Jose Aranburu Skeet modalitatea Irun Bi
Pablo Carrera Pistola modalitatea Bilbo Bat

Triatloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainhoa Murua Banakakoa Zarautz Hiru
Zuriñe Rodríguez Banakakoa Barakaldo Bat

Txirrindularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jonathan Castroviejo Erlojupekoa Getxo Bat
Hodei Mazkiaran Pista Altsasu Bat
Juan Peralta Pista (keirin) Zarrakaztelu Bat
Leire Olaberria Puntuazioa pistan Ikaztegieta Bi

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]