Edukira joan

Eparotz

Koordenatuak: 42°46′23″N 1°15′07″W / 42.77306°N 1.25194°W / 42.77306; -1.25194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Enekorga (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:38, 11 iraila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Eparotz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUrraulgoiti
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaEpároz
Posta kodea31448
Herritarraeparoztar
Geografia
Koordenatuak42°46′23″N 1°15′07″W / 42.77306°N 1.25194°W / 42.77306; -1.25194
Garaiera605 metro
Distantzia44,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria8 (2023)
Eparotz 2021
Herriko Eliza

Eparotz[1][a] (eguesibarreraz: Eparoze)[b] Urraulgoiti ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

2023 urtean 8 biztanle zituen.

Bertako biztanleak eparoztarrak dira.

Eparotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Eparotz (1106)
  • Eparoz (1280)
  • Eparoz (1366)
  • Eparoz (1534)
  • Eparoz (1802)
  • Eparotz (1990)

Eparotz Urraulgoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.

Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.

Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulgoitin dagoen hemen, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 29.0 33.0 38.0 41.0 40.0 37.0 32.0 25.0 21.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 10.2 13.4 15.3 19.9 24.9 28.6 28.5 24.0 18.4 12.2 9.1 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.2 7.8 9.8 13.8 17.9 20.7 20.7 17.1 12.8 7.8 5.0 11.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.1 0.2 2.3 4.3 7.7 10.8 12.8 12.8 10.1 7.2 3.3 0.8 6.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.0 -17.0 -9.0 -4.0 -3.0 1.0 5.0 2.0 1.0 -3.0 -8.0 -11.0 -17.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 69.3 67.9 62.6 91.9 71.3 52.8 35.0 39.5 62.2 92.0 93.7 95.2 833.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 47.0 35.5 50.0 46.0 38.0 48.0 56.0 73.0 66.5 87.0 54.0 74.5 87.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.7 8.9 12.2 10.7 6.9 4.6 4.8 7.0 10.5 11.5 12.0 109.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.4 1.2 0.8 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.1 6.6
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Leireko monasterioak, 1106an, herriko etxe bat jaso zuen dohaintza bidez, bere usategiarekin eta beste gela batzuekin, eta ondoren, hainbat lursail eta mahasti gehitu zizkion erosketa bidez. Koroaren jabego zuzenen errentek 2 lapurreta gari-almude eta kahiz bat garagar eta olo-laurden bat besterik ez zituzten batzen.

Urraulgoiti ibarrak izendatutako diputatuek eta herritarren artean aukeratutako errejidoreek gobernatzen zuten XIX. mendearen lehen erdira arte, 1802ko hiztegiak dioenez. 1847an Agoitz eta Irunberritik posta jasotzen zuen eta bideak bertakoak ziren eta egoera txarrean zeuden. XX. mendeko lehen hamarkadetan errota, zerrategia eta landa-kutxa bat zituen.

2023 urteko erroldaren arabera 8 biztanle zituen Eparotzek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
28 27 25 21 26 23 22 26 21 18 15 26 20 18 14 14 13 11 10 8 8
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ikus, gainera: «eguesibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Urraulgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Urraulgoiti ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da eguesibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /epáɾot͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /epáɾos̻è/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Eparotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  4. Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Eparotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]