Azpiarrosa maltzur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entoloma sinuatum» orritik birbideratua)
Azpiarrosa maltzurra
Entoloma sinuatum group.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma sinuatum
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Pink spore print icon.png 
espora arrosak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Poisonous toxicity icon.png 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Azpiarrosa maltzurra (Entoloma sinuatum) onddo espezie bat da.[1]

Pozoitsua da eta perretxiko engainagarri (maltzur) bezala ezagutzen da, oso nahasgarria baita beste onddo jangarri espezie batzuekin.

Perretxiko hau beldurgarria da beste perretxiko on batzuekin nahas daitekeelako. Bestalde, beste perretxiko batzuekin nahastu gabe ere, oso arriskutsua izan daiteke, bere itxura eta usain onagatik, honek engaina gaitzake, horregatik du maltzurra izena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 10 cm arteko kapela. Haragitsua, lodia, irmoa, lehorra, matea, zuntz fin-finez ildaskatua. Globo itxurakoa, gero laua, batzuetan uhindua edo lepomakurra. Kolore askotarikoa da: zurixka, hori-errauts zurbila edo gris-morea. Ertza borobildua, irintsua eta zurixka da.

Orriak: Zabalak, nahiko estu, eskotatuak edo libreak, inoiz ez dekurrenteak; lehenengo kremak eta azkenean izokin kolorekoak, esporen koloreen ondorioz.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zurixka edo apur bat horixka, lodia, gogorra, betea, oinarrira loditua eta goialdean irintsua.

Haragia: Irmoa, zurixka eta gozoa gaztea eta freskoa denean, irin usain atsegina du, udaberriko zizaren (Tricholoma georgil = Calocybe gambosa) antzekoa.[2]

Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Sinuatum, sinuotik dator: elementu kurbatu edo uhinduak daudelako.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso pozoitsua, usain atsegina izan arren. Agian hau da intoxikazio gehien eragiten dituen perretxikoa, horregatik lehiaketa mikologikoetan sari bereziak ematen zaizkie espezie honetako lote onenei.[3]

Intoxikazioa: Kasu gehienetan okaden eta beherakoen koadro bat agertzen da, baita gorriuneak ere gorputzeko leku batzuetan, genitaletan eta aurpegian barne.

Nahasmen arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepista nebularis = Clitocybe nebularis jangarriarekin nahas daiteke, baina pago-zizak orri dekurrenteak ditu eta espora zuriak. Beste Entoloma batzuekin nahas daiteke, jateko onak direnak, baina udaberrian ateratzen dira, adibidez: Entoloma clypeatum, Entoloma saundersii, Entoloma aprile, Entoloma sepium etab.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa da gure baso hosto-erorkorretan , udaren amaieran eta udazkenean; oso arraroa udaberrian.[5]

Banaketa eremua: Europa, Asiako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). [. Mil setas ibericas. ] Diputacion foral de vizcaya,, 282 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y desc especies a todo color riptiva 800. Iberduero, 290 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 245 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]