Alfontso X.a Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfontso X.a» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfontso X.a Gaztelakoa
Retrato de Alfonso X.jpg
Coat of Arms of the Heir of the Crown of Castile 13th-16th Centuries.svg
Gaztelako monarka

1252 - 1284
Fernando III.a Gaztelakoa - Antso IV.a Gaztelakoa
Bizitza
Jaiotza Toledo1221eko azaroaren 23a
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Leongo Erresuma
Heriotza Sevilla1284ko apirilaren 4a (62 urte)
Hobiratze lekua Sevillako katedrala
Familia
Aita Fernando III.a Gaztelakoa
Ama Beatriz Suabiakoa
Ezkontidea(k) Violante Aragoikoa
Bikotea(k) María Alfonso de León
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Ivreako etxea
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea, astronomoa, politikaria, musikagilea, poeta eta historialaria
Genero artistikoa olerkigintza
historia
astronomia
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa

Alfontso X.a Gaztelakoa (Toledo, 1221eko azaroaren 23a -Sevilla, 1284ko apirilaren 4a), Jakituna izengoitiz, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea izan zen 1252-1284 bitartean[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando III.a eta Beatriz Suabiakoaren semea zen. Mairuen aurkako borrokan, Murtziako konkistan hartu zuen parte, printze zelarik, eta, erregetzan, Lebrija eta Cádiz hiri andaluziarrak eskuratu. 1257-1275 bitartean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko Rex Romanorum izaten saiatu zuen, baina Aita Santuak baztertu zuen haren hautagaitza. 1273an, Ingalaterrara zihoan artilea kontrolatzeko helburuz[2] Mesta elkartea sortu zuen. Oinordekotza arazoak zirela eta, Antso semeak bultzaturiko matxinadari aurre egin behar izan zion.

Politikari txarra, hala eta guztiz ere, Alfontso X.aren ospea kulturaren ildotik dator batez ere. XII. mendean Toledon antolatu zen Itzultzaile Eskolari jarraipena eman zion, gai bakoitzeko espezialista guztiz onak hartara bilduz, eta tradizio klasiko, judu, arabiar eta kristauak uztartuz.

Koordinazio lanez gainera, Alfontso X.ak bultzatu eta parte hartu zuen hainbat arlotan. Legeak biltzeko Siete Partidas argitaratu zuen, Erromatar zuzenbidean oinarritua, gaztelaniaz egindako lehendabiziko kodigo juridikoa[3]; historia ere landu zuen (Crónica General eta Grande e general estoria, Espainiako lehen historia liburua bide dena); astronomia eta zientziari buruzko Ekialdeko liburuak itzuli ziren (Los libros del saber de la Astronomia, Lapidario)[4][5], eta Libro del ajedrez, dados y tablas idaztarazi zuen, Mendebaldeko lehendabiziko xake-tratatua[6]. Poeta gisa, Cantigas de Santa Maria delakoa da Alfontso X.aren lan nagusia, galegoz idatzia. Amodio eta eskarniozko poesiak ere idatzi zituen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1249an Jakue I.a Aragoikoaren alaba Violanterekin ezkondu eta hamahiru seme-alaba izan zituzten:

  1. Fernando.
  2. Berengaria (1253 – 1284), moja sartuta.
  3. Beatriz (1254–1280)
  4. Fernando (1255 – 1275), Luis IX.a Frantziakoaren alaba Blankarekin ezkondu zena.
  5. Leonor (1257–1275)
  6. Urraka (1256-?)
  7. Antso (1258 – 1295), oinordekoa
  8. Konstantza (1258 – 1280), moja sartu zena
  9. Piarres (1260 – 1283)
  10. Joanes (1262 – 1319), Valentziako jauna
  11. Elisabet
  12. Violante (1265–1287/1308). Diego V.a Lopez Harokoarekin ezkondu zena.[7]
  13. Jakue (1266 – 1284)

Gainera zenbait sasikume izan zituen, tartean Beatriz, Alfontso III.a Portugalgoarekin ezkondu zena, eta Valladolideko gotzain izan zen Martin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Ballesteros-Beretta, Antonio (1963), Alfonso X el Sabio .
  2.   Nicholas, David (1999), The transformation of Europe 1300-1600 .
  3.   Márquez, Francisco (1995), «Vita: Alfonso X», Harvard Magazine: 54 .
  4.   Alfonso X as a Patron of Astronomy, The Eye of Heaven: Ptolemy, Copernicus, Kepler, New York: American Institute of Physics, 1993 .
  5.   Carroll, James (2002), Constantine's Sword: The Church and the Jews, Boston: Houghton-Mifflin, 327-28. orrialdea .
  6.   Thomas, Phillip Drennon (1970), «Alfonso el Sabio», Dictionary of Scientific Biography, 1, New York: Charles Scribner's Sons, 122. orrialdea, ISBN 0684101149 .
  7.   Rodríguez García, Francisco (2002), Crónica del Señorío de Vizcaya (1. argitaraldia), Maxtor Librería, ISBN 84-9761-029-6 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso X.a Gaztelakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Fernando III.a Gaztelakoa
Gaztela eta Leongo erregea
1252 - 1284
Ondorengoa
Antso IV.a Gaztelakoa


Biografia
Gaztela-Mantxa
Artikulu hau Gaztela-Mantxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.