Aminoazidoen nomenklatura
Aminoazidoen nomenklatura proteina baten egitura primarioaren irudikapena ahalbidetzen du. Aminoazidoek bi nomenklatura sistema dituzte[1]:
Hiru letren sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sistema klasikoa da, aminoazido bakoitzari hiru letrako kode bat esleitzen diona. Letra hirukote bakoitza marratxo baten bidez lotzen da, ezkerrean N-muturreko aminoazidoa jarriz eta eskuinean C-muturreko aminoazidoa. Adibidez:
Letra bakarreko sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egungo sistema da, genetika molekularrak inposatu zuena eta datu baseak erabiltzeko ezinbestekoa dena. Aminoazido bakoitza letra zehatz baten bidez irudikatzen da, eta ez da espazio edo tarteko zeinurik gabe jartzen letren artean. N-muturreko aminoazidoa ezkerrean doa eta C-muturreko aminoazidoa eskuinean. Adibidez:
Elkarrekikotasun taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aminoazidoa | Hiru letra kodea | Letra bakarreko kodea |
Alanina | Ala | A |
Arginina | Arg | R |
Asparagina | Asn | N |
Azido aspartikoa | Asp | D |
Zisteina | Cys | C |
Glutamina | Gln | Q |
Azido glutamikoa | Glu | E |
Glizina | Gly | G |
Histidina | His | H |
Isoleuzina | Ile | I |
Leuzina | Leu | L |
Lisina | Lys | K |
Metionina | Met | M |
Fenilalanina | Phe | F |
Prolina | Pro | P |
Serina | Ser | S |
Treonina | Thr | T |
Triptofanoa | Trp | W |
Tirosina | Tyr | Y |
Balina | Val | V |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) [http://www.lab314.com/genmol/name-aminoacidos.htm «P�gina cient�fica sobre mitocondr�a humana - Laboratorio 314 -»] www.lab314.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).
- ↑ (Ingelesez) «Amino Acids Reference Charts» Sigma-Aldrich (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).