Ana Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Ivanovna» orritik birbideratua)
Ana Errusiakoa

Errusia Guztien enperadorea

1730eko otsailaren 5a (juliotar egutegia) - 1740ko urriaren 28a (juliotar egutegia)
Petri II.a Errusiakoa - Ivan VI.a Errusiakoa
Romanov Etxeko Burua

Bizitza
JaiotzaMosku1693ko urtarrilaren 28a (juliotar egutegia)
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
 Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1740ko urriaren 17a (juliotar egutegia) (47 urte)
Hobiratze lekuaSan Petersburgoko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: nefropatia
Familia
AitaIvan V.a Errusiakoa
AmaPraskovia Saltykova
Ezkontidea(k)Frederick William Kettler (en) Itzuli  (1710eko azaroaren 11 (juliotar egutegia), 1710eko azaroaren 11 -
Anai-arrebak
LeinuaRomanov dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 13445589 Edit the value on Wikidata

Ana Errusiakoa, (errusieraz: А́нна Иоа́нновна; 1693ko otsailaren 7agreg./urtarrilaren 28ajul. - 1740ko urriaren 28agreg./urriaren 17ajul.) Errusiako enperatriza izan zen 1730etik 1740ra.

Iván V.aren alaba zen, beraz, Petri Handiaren iloba eta Petri IIaren lehengusina. Azken hori 1730ean ordezkatu egin zuen. Frederiko Gilen, Kurlandiako dukearekin ezkondu zen. Anaren Erregealdian Errusiak Poloniako Ondorengotza Gerran (1733-1735) parte hartu zuen eta turkiarren aurka ere hasi zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petri IIaren heriotzarekin Ana enperatriz izateko aukeratu zuten oinordeko zuzenik utzi ez zuelako. Kontseiluko kideen asmoa erraz erabili zezaketen pertsona bat jartzea zen karguan eta Inperioaren boterea gutxituko zuen dekretuak sinaraztea.

Anak plan horiek guztiak desarmatzen ditu eta Inperioko erregimentuek eta guardiak dioten begikotasunaz baliatuz eta horien laguntzarekin, autokrataren antzera ezartzen du bere boterea. Hartzen dituen lehenengo erabakietako bat polizia sekretua sortzea izan zen, horren bidez, bere politikaren aurkakoak beldurtzeko. Errusiar nobleak botere karguetatik at utziko ditu dien errezeloagatik eta Alemaniako Baltikoko herrietako pertsona ospetsuak jarriko ditu haien ordez. Ernst Johann von Bironek eragin berezia izango du gortean.

Germaniako Erromatar Inperio Santuko Karlos VI.arekin aliantza bat egiten du eta Errusiak Poloniako Ondorengotza Gerran parte hartzen du. Augusto III.a jartzen dute Poloniako tronuan.

1735ean Otomandar Inperioa erasotzen du baina Germaniako Erromatar Inperio Santuko Karlos VI.ak bake akordioa sinatzen du, eta ondorioz Ana gerra bukatzera behartzen du.

1740an hil zen eta aurreko agintariak bezala oinordeko zuzenik ez zuen utzi. Oinordeko Ivan iloba izendatu zuen, oraindik hilabete gutxi zituena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan