Ar-Razi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ar-Razi
Al-RaziInGerardusCremonensis1250.JPG
Bizitza
Jaiotza Rey865
Talde etnikoa persiar herria
Heriotza Rey923
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
persiera
Jarduerak
Jarduerak zientzialaria, kimikaria, filosofoa, asmatzailea eta medikua

Ar-Razi[1], izen osoaz Abū Bakr Muhammad ibn Zakarīyā al-Rāzī, Rhazes izen latinoaz ere ezaguna (Rayy, Persia, egungo Iran, 865 - ib., 923), pertsiar osagilea eta filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntzako 50 obratik gora idatzi zituen arabieraz. Continens latinera itzulitako entziklopedia handia idatzi zuen, Europan XVI. mendea arte erabili zena. Al-Mansur-entzako liburua idatzi ondoren Baztangaren eta eskarlatinaren gainean obra guztiz garrantzitsua argitaratu zuen, baztangaren lehen deskripzio klasikoa egiten duen obra, alegia.

Bestalde, filosofiako 40 obratik gora idatzi zituen (logika, metafisika, teologia) eta erlijioaren eta filosofiaren arteko bateraezintasuna azpimarratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.