Hispanoamerika: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: nl:Spaans-Amerika
t r2.7.1) (robota Aldatua: nl:Hispano-Amerika
171. lerroa: 171. lerroa:
[[ia:America hispanic]]
[[ia:America hispanic]]
[[ja:イスパノアメリカ]]
[[ja:イスパノアメリカ]]
[[nl:Spaans-Amerika]]
[[nl:Hispano-Amerika]]
[[no:Hispanoamerika]]
[[no:Hispanoamerika]]
[[oc:Ispanoamerica]]
[[oc:Ispanoamerica]]

20:11, 18 otsaila 2012ko berrikusketa

Hispanoamerika
Herrialdeak
1. Administratiboki, berez, Ameriketako Estatu Batuetako estatu elkartua da.
Hispanoamerikar herrialdeak

Hispanoamerika edo Espainiar Amerika hizkuntza ofizial nagusitzat gaztelania duten Amerikako herrialdeek osatutako lurralde kulturala da. Lurralde horren jentilizioa hispanoamerikar da.

Orotara, 365 milioi biztanle biltzen dituzten 19 herrialdeko lurralde bata. Guztietan, gaztelania da hizkuntza ofizial edo ko-ofiziala, euren hizkuntza tradizionalak hitz egiten duten elkarteekiko kalterik gabe, nagusiki indigenak direnak, batzuetan, hizkuntza hori besterik ez dakitelarik. Hispanoamerikan hitz egiten diren beste hizkuntza batzuk guarania, aimara, ketxua, maia, etab... dira.

Hitz hau, Latinoamerika edo Amerika Latindarretik bereizi behar da, azken hitz honek, bere barnean hartzen baititu, baita ere, hauek ere latinetik datozen hizkuntzak diren frantsesa eta portugesa hizkuntza ofizial bezala dituzten amerikako herrialdeak, Brasil eta Haiti kasu. Baita Iberoamerikatik ere, non, kasu honetan, Iberiar Penintsulako herrialdeak eta Espainia eta Portugalengandik independizatu ziren herrialdeak sartzen diren.

RAEaren arabera, espainiarrak hispanoamerikarrak dira, hau, "Espainia gehi Gaztelaniazko hizkerako Amerika" izango bait litzateke. Adibide bezala, Commonwealtha jar daiteke, bere barnean, Erresuma Batua ere hartzen duena, antzinako metropolia. Hau, nazio guztien artean, Espainia bera barne, dagoen lotura kulturalengatik da, hizkuntzan, tradizioan, erlijioan, folklorean, etab... oinarritua.

Gaztelania hizkuntza ofizial bezala duten Amerikako herrialdeak

Hispanoamerika
Herrialdea Biztanleria Hedadura (km²) Hiriburua
Txantiloi:ARG 38.592.150 2.791.810 Buenos Aires
Txantiloi:BOL 9.627.269 1.098.581 Sucre Sucre da hiriburua eta La Paz gobernuaren egoitza
Txantiloi:CHL 15.980.912 756.950 Txileko Santiago
Txantiloi:COL 41.460.345 1.141.748 Bogota
Txantiloi:CRI 4.016.173 51.100 [San Jose]]
Txantiloi:CUB 11.382.820 110.860 Habana
Txantiloi:DOM 8.895.000 48.730 Santo Domingo
Txantiloi:ECU 13.710.234 283.520 Quito
Txantiloi:SLV 6.704.932 20.041 San Salvador
Txantiloi:HND 6.974.504 112.492 Tegucigalpa
Txantiloi:GTM 14.655.189 108.890 Guatemala Hiria
Txantiloi:MEX 116.320.115 1.972.550 Mexiko Hiria
Txantiloi:NIC 5.465.100 129.494 Managua
Txantiloi:PAN 3.140.232 78.200 Panama Hiria
Txantiloi:PRY 6.347.884 406.750 Asuncion
Txantiloi:PER 27.219.264 1.285.216 Lima
Txantiloi:PRI 3.916.632 9.104 San Juan de Puerto Rico
Txantiloi:URY 3.415.920 176.220 Montevideo
Txantiloi:VEN 27.483.200 916.445 Caracas
Hispanoamerika 365.307.875 12.004.512

Gaztelania hitz egiten duen biztanleria handia duten beste herrialde batzu, Belize, AEBak eta Antilla batzuk, ez dira Hispanoamerikaren zatitzat hartzen.

Ikus, gainera