Edukira joan

«XII. mendeko Pizkundea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.2+) (robota Aldatua: pt:Renascimento do século XII)
t
[[Aurreko Erdi Aroa]]n, [[Erromatar Inperioaren Gainbehera]]ren ondoren [[Mendebaldeko Europa]]n geratu ziren antzinako greziarren kopietan eta iruzkinetan oinarritzen ziren zientzia- eta filosofia-ikasketak. Europa gehienak lehengo ezagutza ahaztuta zeukan. Eszenatoki hau XII. mendeko Pizkundean aldatu zen. [[Islam]]dar munduarekiko hartu-eman ohikoagoak [[Iberiar Penintsula]]n, [[Sizilia]]n eta [[Gurutzadak|Gurutzaden]] bitartez, nahiz [[Bizantziar Inperioa]]rekiko hartu-eman sendoagoak ere, filosofo greziar eta islamdarren lanak, batik bat [[Aristoteles]], [[Euklides]], [[Ptolomeo]], [[Plotino]], [[Geber]], [[Al-Khwarizmi]], [[Rhazes]], [[Abulkasis]], [[Alhacen]], [[Avicena]], [[Avempace]] eta [[Averroes]], aurkitzea eta itzultzea ahalbidetu zien europarrei. Ertaroko unibertsitateen garapenak testu horien hedape azkarra ekarri zuen, eta zientzia-taldeek behar zuten azpiegitura ezartzen hasi zen.
 
XIII. mendearen hasierako, [[Antzinate]]ko idazle garrantzitsu ia guztien neurrizko latinezko itzulpen zehatzak bazeuden, zeinek unibertsitateen eta monasterioen bidez ideia zientifikoen hedapena eragin zuen. Orduko, testu haietan agertzen zen zientzia naturala handitzen hasi zen, besteak beste [[Roberto Grosseteste]], [[Roger Bacon]], [[Alberto MagnoHandia]] eta [[Duns Scoto]] gisako eskolastiko nabarmendueinabarmenei esker. Egungo metodo zientifikoaren aitzindariak ikus daitezke Grossetestek matematika azpimarratzean, natura ulertu ahal izateko bidea zelakoan, baita Baconen jokabide enpirikoan, batez ere ''Opus Maius'' delakoan.
 
[[XIV. mendea|XIV. mendeko]] lehenengo erdian lan zientifiko garrantzitsu ugari egin zen, Aristotelesen zientzia-idazketen iruzkin eskolastikoen inguruan. [[Izurrite Beltza]]k (XIV. mendearen erdialdean) ekarritako suntsipenak eta beste lazeria batzuek aurreko garaiko filosofia- eta zientzia-garapenari amaiera ekarri bazioten ere, bi mende geroago Europan [[Iraultza Zientifikoa]] hasi zen, zein [[Behe Erdi Aro]]ko krisialdiak etendako zientzia garapenaren prozesuaren berpizkundetzat har daitekeen.
 
== Eskolastika ==
[[Eskolastika]] izenpean ikasteko modu berria XII. mendearen amaieran garatu zen, [[Aristoteles]]en lanak berriro topatutakoan, baita berak eragindako Erdi Aroko filosofo [[judu]] eta [[musulmanen]] lanak, tartean [[Maimonides]], [[Avicena]] eta [[Averroes]], edota haiek guztiek eragindako filosofo kristauen lanak, tartean [[Alberto MagnoHandia]], [[Buenaventura]] eta [[Abelardo]], ere. Eskolastika jorratzen zutenek [[enpirismo]]an eta, ikasketa sekular, arrazoi eta logikaren bitartez, [[Eliza Katolikoa]]ren dotrina babestean sinesten zuten. Mistizismo kristauari, platon-agustindarren buru-dualismoari eta mundua berez gaiztoa zen ikuspegiari aurre egiten zieten. Eskolastiko nabermena [[Tomas Akino]] izan zen, platonismo eta agustinianismotik aristotelismorako mugimenduko burua. Eskolastikaren metodoak erabiliz, adimenaren filosofia garatu zuen. Adimena jaiotzean ''[[tabula rasa]]'' (taula hutsik) zela idatzi zuen, formak eta ideiak [[Jainko]]aren txinpartaren bidez ezagutzeko gai zena. Beste eskolastiko nabarmenduak [[Roscelin]], [[Petri Abelardo]] eta [[Petri Lombardo]] izan ziren. Garai honetako eskolastikoen artean ez zeudenak, aldiz, [[Antslemo Canterburykoa]], [[Petri Damian]] edo [[Bernard Clairvauxkoa]] ziren besteak beste.
 
[[Kategoria:Erdi Aroa]]