Jump to content

«ETB 1»: berrikuspenen arteko aldeak

1.432 bytes added ,  Duela 2 urte
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
(→‎Programazioa: +edukiak)
Telebistaren saiorik zaharrenetakoa dugu hau, [[1988|1988ko]] abenduan izan baitzuen estreinako saioa eta gaur egun arte iraun baitu.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=|abizena=Berria.eus|urtea=|izenburua=Bertsoa aldatu zuen saioa|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1859/028/001/2018-12-28/bertsoa_aldatu_zuen_saioa.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-03-30}}</ref> [[Bertsolaritza]] hartu izan du beti gaitzat eta haren hedapen eta sustatzean izugarri lagundu du.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hitzetik Hortzera: Bertsoak Euskal Telebistan {{!}} EiTB Hitzetik Hortzera|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/hitzetik-hortzera/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hitzetik Hortzera — Bertsozale Elkartea|hizkuntza=eu|url=https://www.bertsozale.eus/eu/hitzetik-hortzera|aldizkaria=www.bertsozale.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref> [[Felix Irazustabarrena]] [[Euskal Herriko Bertsozale Elkartea|Bertsozale Elkarteko]] Hedapen taldeko arduraduna izan da saioan buru belarri aritu denetako bat, besteak beste, saioak landuko zituen gaiak zehazten eta kamerariak gidatzen. 1980ko hamarkadan izan zen bertsolaritzaren goratze hartan zeresan handia izan zuen ''Hitzetik Hortzera''k, baliabide oso mugatuak zituen saio bat bazen ere, ikuslego zabalak eta eduki erakargarriek sendotasun handia eman baitzioten. Horregatik, bertsolaritzaren iraupenaren zutabeetako bat bezala hartu izan da.<ref name=":1" />
 
Saio honek duen beste berezitasun bat urteetan zehar pairatu duen moldaketa da, azken urteetan internetera jauzi egin eta belaunaldi berrien inguruan programa mordoa sortu baitu, emakumeek bertsolaritzan egin duten lekua erreparatzeaz gain. Azken finean, "bertsolaritzaren ekosistema osoa" bildu du saio honek, 2018an bere zuzendari zen [[Eneritz Urkola|Eneritz Urkolak]] adierazi bezala.<ref name=":1" />
 
=== Zientzia ===
 
==== Teknopolis ====
[[Zientzia|Zientziaren]] inguruan euskaraz egon den telebista saiorik garrantzitsuenetakoa da ''Teknopolis'', garrantzitsuena ez bada. [[Elhuyar Fundazioa|Elhuyar Fundazioak]] ekoitzitako saioa da, 1999an igortzen hasi zena Euskal Telebistan.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Teknopolis|argitaletxea=Elhuyar Fundazioa|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://teknopolis.elhuyar.org//|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Euskaraz zein gaztelaniaz eskaini da, ETB 1en eta ETB 2n, hurrenez hurren. Saioaren lehentasuna ikus-entzuleak zientziara hurbiltzea izan da, hartarako, zientzia modu entretenigarri eta erakargarrian ipiniz. Hala ere, helburu informatibo arras nabarmena ere bazuen, betiere, bertako zientzialari eta zentroei lehentasuna emanez.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=20. urteurrena ospatu du TEKNOPOLIS saioak • ZUZEU|hizkuntza=eu|data=2019-02-21|url=https://zuzeu.eus/kultura/20-urteurrena-ospatu-du-teknopolis-saioak/|aldizkaria=ZUZEU|sartze-data=2019-03-30}}</ref> Saioak lehiaketak ere antolatzen zituen, argazki lehiaketak adibidez, hilabetero gai bat ipini eta irabazle bat izendatzen zuten, sari bat irabazi zezan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Juan Joxe Agirrek irabazi du 'Teknopolis' saioaren abenduko argazki lehiaketa|hizkuntza=eu|url=https://uztarria.eus/komunitatea/dida/1483979486|aldizkaria=uztarria.eus|sartze-data=2019-03-30}}</ref>
 
== Ikuslegoa ==
5.734

edits