Ornodun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: ur:فقاری جاندار
t robota Erantsia: gv:Vertebrata
87. lerroa: 87. lerroa:
[[ga:Veirteabrach]]
[[ga:Veirteabrach]]
[[gl:Vertebrata]]
[[gl:Vertebrata]]
[[gv:Vertebrata]]
[[he:בעלי חוליות]]
[[he:בעלי חוליות]]
[[hr:Kralježnjaci]]
[[hr:Kralježnjaci]]

15:41, 10 abendua 2008ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Ornodunak
Hegalaburra, Thunnus thynnus
Hegalaburra, Thunnus thynnus


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata

Txantiloi:Taxotaula infotaula/mailakatu gabe sarrera

Azpifiluma: Vertebrata

Txantiloi:Taxotaula aditua

Klaseak eta kladoak

Ikus azpian.

Ornodunak (Vertebrata) kordatuen barneko azpifilum bat da, euren berezitasuna ornoak izatea delarik, bizkarrezur bat osatuz. Ornodunen eboluzioa Kanbriarreko leherketan gertatu zen, Kanbriar garaian. Ezagutzen den lehenengo ornoduna Myllokunmingia da. Bizkarrezurreko hezurrek orno izena hartzen dute. Ornodunena kordatu filumeko azpifilumik handiena da eta intsektuak eta antzekoak kenduta familiarrak diren animalia gehienak talde honetakoak dira. Bere garaian klasifikazio linneanoan plantae eta vermes ez ziren izaki bizidun guztiak (anfibioak, narrastiak, hegaztiak, arrainak eta ugaztunak) gaur egun ornodunen barruan kokatzen ditugu. Gizakia ere (Homo sapiens) talde honen barnean sartzen da.

Azpifilumaren ezaugarriak dira era berean gihar sistema bat edukitzea eta nerbio sistema zentral bat izatea, bere parte bat bizkarrezurraren barnean kokatzen delarik.

Egitura

Ornodun taldeko izakiek hezurdura bat dute, batzuetan kartilagoak eta beste batzuetan hezurrak dituztelarik. Kasu askotan biak aldi berean edukitzen dituzte gorputzeko atal ezberdinetan. Hezurdura honek hazkuntza prozesuan zutabe bat eskaintzen du eta horregatik ornogabeek baino tamaina handiagoa lor dezakete, eta berez horrela gertatzen da modu orokor batean.

Hezurdura honetan, oso antzinakoak diren batzuk kenduta, kaskezur bat egon ohi da, bizkar-hezur bat eta bi pare abar gorputzean. Forma batzuetan hauek ez dira agertzen, eboluzioaz galdu direlako (adibidez suge eta baleetan).

Kaskezurrak inteligentziaren garapena baimendu du, burmuina, begiak eta belarriak babesten dituelako. Guzti hauen garapena erraztean ornodunek aldaera ekologiko azkarragoa edukitzea baimentzen duela uste da.

Aurretik aipatutako hezurrek gorputzaren mantentzea errazten dute orokorrean eta honek mugikortasuna errazten du. Mugimendu hau lortzeko orokorrean giharrak erabiltzen dira zuzenean konektatzen direlarik hezur eta kartilagoetara. Hau dela eta ornodunen ingurunea giharrez osatua dago. Guzti hauek larru batekin estaltzen dira ornodun guztietan. Batzuetan larruazal honek kanpo erasoetatik babesten ditu eta ileak eta lumak bertara itsasten dira.

Ornodunen enborrak barne organo ugari ditu. Askotan saihetsak edukitzen dituzte arnas aparatua eta bihotza babesteko. Birikak daudenean bihotza euren artean kokatzen da.

Nerbio-sistema zentralak burmuina eta bizkarrezurra barne hartzen ditu. Hasieran garatutako ornodunetan burmuinak zentsuei loturiko organoak baino ez ditu kontrolatzen. Ondoren eboluzionatutakoetan burmuinaren tamaina erlatiboa handiagoa da eta honek informazio elkartrukea handiagoa izatea dakar. Bizkarrezurretik larruazalera eta gainontzeko lekuetara heltzen dira nerbioak. Birikak eta belarriak, adibidez, zuzenean lotzen dira burmuinera eta ez dira nerbioak bizkarrezurretik pasatzen.

Sailkapena

Sailkapen filogenetikoan oinarrituta honako zuhaitza eraikitzen da:

Ornodunak