Bizkaiko demografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

2005ean 1.135.847 biztanle zituen Bizkaiak. Dentsitatea 512.34 biz/km2ekoa da. Bi datu hauekin Euskal Herriko herrialderik populatuena da. Espainiako probintzien artean dentsitate altuena duen 3.a da eta populazioari dagokionez 9.a.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko eboluzio demografikoa
Bizkaiko biztanleriaren eboluzioa.PNG 1857 1900 1910 1920 1930 1940 1950
Populazioa 160.579 311.361 349.923 409.550 485.205 511.135 569.188
1960 1970 1981 1991 1996 2001 2005
Populazioa 754.383 1.043.310 1.181.401 1.156.245 1.140.026 1.132.616 1.136.181

Biztanleriaren eboluzioa sexuaren arabera banatzen badugu honakoak dira datuak:

Sexuaren araberako banaketa
Emakume eta gizonak bizkaian - bilakaera.PNG 1981 1986 1991 1996 2001
Gizonezkoak 587.521 580.013 565.546 555.101 545.395
Emakumezkoak 601.757 599.137 589.560 584.925 577.242
Iturria: Eustat

Eskualdeen arabera banaketa egitekotan populazioaren gehiengoa Bilbo Handian bizi da. Hala ere populazioa asko murriztu da 1981etik 2001erako tartean. Mungialdean, kontrara, igo egin da.

Eskualdearen araberako banaketa
Arratia-Nerbioi Bilbo Handia Durangaldea Enkarterriak Busturialdea Lea-Artibai Mungialdea
1981 22.291 936.848 90.912 31.317 46.234 28.132 33.544
1986 21.843 926.949 91.812 30.702 46.077 28.396 33.371
1991 21.275 905.468 90.660 29.680 45.240 27.301 35.482
1996 21.128 887.977 90.232 29.791 44.402 26.683 39.813
2001 21.262 865.799 90.495 29.663 44.110 26.095 45.213
Iturria: Eustat

Jaiotzak eta heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo grafikatan ikusten denez azkeneko hamar urteetatik guztietan heriotza gehiago egon dira jaiotzak baino. Bakarrik 2007ean jaio dira emakumezko gehiago hil direnak baino. Datu hauek argi uzten dute populazioaren jaitsiera natural bat dagoela. (Iturria: Eustat)

Jaiotzak sexuaren eta urtearen arabera
1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005
Bizirik jaioak guztira 8.148 8.333 8.216 8.599 8.818 9.040 9.372 9.806 9.996 10.122
Gizonezkoak 4.133 4.287 4.319 4.443 4.553 4.722 4.783 5.077 5.159 5.170
Emakumezkoak 4.015 4.046 3.897 4.156 4.265 4.318 4.589 4.729 4.837 4.952
Heriotzak sexuaren eta urtearen arabera
1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004
Guztira 10.012 9.764 10.071 10.110 10.214 10.008 10.430 10.684 10.388
Gizonezkoak 5.457 5.275 5.328 5.392 5.469 5.351 5.524 5.584 5.483
Emakumezkoak 4.555 4.489 4.743 4.718 4.745 4.657 4.906 5.100 4.905

Migrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Migrazioei dagokionez bi tendentzia nagusi eman izan dira azkeneko urteetan. Hasiera batean 1980ko hamarkadako industria krisiaren ondorioz aurreko hamarkadetan etorritako hainbat langile berirro ere euren jaioterrietara itzuli ziren, saldo negatiboa emanez. Baina 2000 urtetik aurrera tendentzia hori alderaztu eta saldoa positiboa da. Ez dago ezberdintasun handirik migrazioetan gizon eta emakueen artean.

Migrazio mugimenduak
1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004
Guztira -2.700 -3.809 -3.342 -4.131 -3.988 -3.128 -2.327 -2.257 -1.705 828 3.184 3.425 4.020 5.280
Euskal Herritik kanpora/kanpotik -2.352 -3.207 -2.733 -3.750 -3.637 -3.136 -1.949 -2.184 -1.624 804 3.276 3.162 3.617 5.168
Espainiar estatutik kanpokoak 447 231 230 275 399 67 612 1.061 1.533 3.993 5.933 6.012 6.947 8.108
Horietatik Europatik 145 45 80 76 108 -3 149 249 305 485 652 969 1483 2046
Afrikatik 28 91 47 61 66 4 163 193 287 664 910 968 1.259 1.281
Hego Amerikatik 1 52 32 50 87 27 99 359 632 2.356 3.844 3.569 3.567 4.049
Ipar Amerikatik 4 4 15 14 16 4 31 51 47 100 85 97 107 83
Erdialdeko Amerikatik eta Karibetik 0 31 30 35 61 16 86 90 130 187 164 163 199 169
Asiatik 3 7 27 39 60 19 84 116 127 195 268 245 328 471
Ozeaniatik 0 1 -1 0 0 0 -1 4 5 7 10 1 3 9
Iturria: Eustat

Herrigunerik populatuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko udalerriak populazioaren arabera ordenatuak»

Bizkaiko 10 udalerri nagusiak hauek dira:

Udalerria Populazioa
Bilbo 349.972
Barakaldo 94.478
Getxo 82.285
Portugalete 51.066
Santurtzi 47.173
Basauri 45.085
Sestao 31.773
Galdakao 29.544
Leioa 28.381
Durango 25.003
2001eko zentsuko datuak

Populaziorik txikiena duen herria Arakaldo da, 95 biztanlerekin.