Burgue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Burgue
Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Bergouey - Grange.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Beherea
Herria Burgue-Erreiti
Koordenatuak 43° 25′ 26″ N, 1° 03′ 19″ W / 43.42388889°N,1.05527778°W / 43.42388889; -1.05527778Koordenatuak: 43° 25′ 26″ N, 1° 03′ 19″ W / 43.42388889°N,1.05527778°W / 43.42388889; -1.05527778
Burgue hemen kokatua: Euskal Herria
Burgue
Burgue
Burgue hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Burgue
Burgue

Burgue (okzitaniera beste tokiko hizkuntzan Vergüei) Burgue-Erreiti udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Agaramont eskualdean. 1973 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "burguetar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 48 km daude.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Behereko iparraldean dago. Biduze ibaiak berarekin udalerria osatzen duen Erreititik bereizten du, baita Amikuzeko Sarrikotatik ere; iparralderantz "Burgueko zubia" delakoa pasatuta Erangoko lurrak hasten dira, betiere Agaramont eskualdean; udalerrien arteko muga Xuhukoa (okzitanieraz Lauhirassa) errekak markatzen du. Ekialderantz Lauhira (frantsesez Lauhire) baso zabalak Bearnoko Bastidaxarreko lurrekin alde batetik banandu eta bestetik lotu (historiko eta kulturalki harreman estuak izan dituztelako) egiten du. Hegoaldean, aldiz, Amikuzeko Bizkai eta Ilharre daude; denbora luzez hauxe izan da hizkuntza-muga, Burgue gehienbat gaskoieradun eta Amikuze euskaldunaren artekoa.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuera apaleko lurrak dira: tontorrik garaiena 166 mkoa da, herritik hego-ekialdera eta Lauhirakoa iragartzen duen Galingo basoaren ateetan. Baxuena Biduzeren ertzean, Sarrikotarekin mugan.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
339 348 373 403 418 449 460 444 383
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
363 369 365 340 362 338 324 308 274
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
354 335 280 224 191 180 184 173 149
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2005 - -
122 100 (261) (146) (120) (112) (117) - -

Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da. 1975ekoa Burgue-Erango-Erreitiri dagokio eta hortik aurrerakoak Burgue-Erreitiri.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D 321 errepideak herria hegoaldearekin, Amikuzerekin, lotzen du; D 256k iparralderantz jotzen du, Erango eta eskualde nahiz Kantonamendu buru den Bidaxunerantz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Agaramonteko dukearen menpeko baroierria izan zen.

Eraikin historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sallahart etxea: 1585ekoa, egun hondatuta.
  • Asuntzio eliza (frantsesez l' Assomption-de-la-Bienheureuse-Vierge-Marie, okzitanieraz glèisa de l'Assompcion): 1860 eta 1863 artean eraikia, XVII. mendean egungo hilerriaren erdian zegoen beste baten ordez. Bertan hiru beirate, konfesategi bat, Via Crucis bat eta bost estatua daude zenbaturik Frantziako Kultura ministeriotik.

Udalerri-aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973 arte udalerri propioa izan zuen. Urte horretan beste bi auzo-herrirekin Burgue-Erango-Erreiti izenekoa osatu zuen. Honek, ordea, ez zuen luze iraun eta 1977an Erango bereizi eta gainontzeko biek egungo Burgue-Erreiti eratu zuten.

Kasu guztietan Burgue izan da udalburua.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaia abuztuaren 15ean izaten da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa