Camille Saint-Saëns

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Camille Saint-Saëns
Camille Saint-Saens b Meurisse 1921.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1835eko urriaren 9a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Aljer1921eko abenduaren 16a (86 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Heriotza modua : pneumonia
Hezkuntza
Heziketa Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) François Benoist
Ikaslea(k) Gabriel Fauré
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, organista, orkestra zuzendaria, musikaria, piano-jotzailea eta musika-kritikaria
Lantokia(k) erromantizismo
Lan nabarmenak Piano Concerto No. 1
Piano Concerto No. 2
Symphony No. 3
Danse macabre
The Carnival of the Animals
Jasotako sariak
Mugimendua musika klasikoa
Genero artistikoa opera
Sinfonia
musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
biolina
Organoa
Organoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Frantzia-Prusia Gerra
IMDb nm0006269

Camille Saint-Saëns (Paris, 1835eko urriaren 9a - Aljer, 1921eko abenduaren 16a) frantziar musikagilea eta pianista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua. Jacques-Fromental Halévy eta Charles Gounoden ikasle izan zen, eta Gabriel Fauré eta André Messagerren piano irakasle. 1871. urtean Société Nationale de Musique sortzen parte hartu zuen. Antzinako frantses musikagileen, batez ere Jean-Philippe Rameauren, aldezle sutsua izan zen. Liszten adiskide handia izan zen eta hura bezala, pianista bikaina. 1881. urtetik aurrera kontzertu-sail asko eman zituen Europan, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Erdialdeko eta Ekialdeko Asian.

1880. urtetik hil arte musika lan asko idatzi zituen. Saint-Saëns molde klasikoen alde agertu zen beti, eta bere garaiko musika berriaren aurka. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, poema sinfonikoak, Onfaliaren gorua (1871), Herkulesen gaztaroa (1877), eta Hil dantza (1874); bost kontzertu pianorako; Hirugarren sinfonia (1886) famatua; Animalien inauteria (1886) suitea; Sanson eta Dalila (1877) opera-oratorio ezaguna; ganbera musika; hiru kontzertu biolinerako; 6 fuga (1920), meza bat eta requiem bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camille Saint-Saëns Aldatu lotura Wikidatan