Eivissa (uhartea)
Eivissa (uhartea) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Sa Talaiassa |
Mota | uharte, lurraldeko administrazio-erakunde eta Counties of the Balearic Islands and the Pitiüses (en) |
Azalera | 577 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°59′N 1°26′E / 38.98°N 1.43°E |
Honen parte da | Pitiusak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Balearrak |
Espainiako probintzia historikoa | Balear Uharteak |
Ur-gorputza | Mediterraneoa |
Leku geografikoa | Pitiusak |
Eivissa[1][2] edo Ibiza (katalanez eta ofizialki Eivissa; gaztelaniaz: Ibiza) Balear uharteak osatzen dituzten uharteetatik mendebaldekoena da. Uharte horien artean azaleraz hirugarrena da, 571 km² baititu; handiagoak dira Mallorca eta Menorca. 133.702 biztanle ditu.
Mediterraneoaren mendebaldean kokatua, 210 kilometroko kostaldea du, eta 40 haitz eta uharte txiki baino gehiago ditu ondoan. Ibizak morfologia oso irregularra du, hainbat mendiz eratua, eta haietatik garaiena Sa Talaiassa izenekoa da, Sant Josep de sa Talaiako udalerrian kokatua, 475 metroko garaierarekin.
Turismoa du jarduera nagusia, Ibizak fama handia baitu bere hondartzengatik, hondartzetan antolatzen diren festengatik, eta diskotekengatik. Portuko aldeak ere hainbat turista erakartzen ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberiar penintsulatik 79 kilometrora dago, haren ekialdean, Déniaren parean, Mallorcatik 80 kilometrora eta Formenteratik 3 kilometrora.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibiza uharteak, batez besteko 18-27 urteko biztanleria du, jende oso gutxi bizi da hor urte osoan, jendea festa egitera joaten da eta gauez giro itzela egoten da. Ibizako hondartza garrantzitsuenak eta famatuenak, Ses figuerentes eta Talamanca dira.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ibiza
- Sant Antoni de Portmany
- Sant Joan de Labritja
- Sant Josep de sa Talaia, uharteko handiena azalerari dagokionez
- Santa Eulària des Riu
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibizan, katalanaren ekialdeko dialektoa den eivisseraz egiten dute bertakoek, gaztelaniarekin batera. Alemana eta ingelesa ere oso zabalduta daude, hizkuntza horiek dituzten herrialdeetatik joandako turistek eta immigranteek erabiliak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-21).
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez)(Gaztelaniaz) Ibiza eta Formenterako Kontseiluaren webgunea
Artikulu hau Balearretako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |