Erlatibitate orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erlatibitatearen teoria orokorra» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Espazio-denboran gertatzen den distortsioa, erlatibitate orokorrak aurresaten duen bezala.

Erlatibitatearen teoria orokorra edo erlatibitate orokorra Albert Einsteinek 1915ean argitaratutako teoria bat da, erlatibitate bereziarekin batera erlatibitatearen teoria osatzen duena.[1] Erlatibitate orokorra erlatibitate bereziaren orokortze bat da, azken horrek ez bezala bere baitan grabitate-indarraren eragina kontuan hartzen duena. Orokortze honetan Einsteinek zenbait printzipio berri sartu zituen: baliokidetasunaren printzipioa, espazio-denboraren kurbadura, eta kobariantzaren printzipioa.

Teoria honek Newtonen grabitazioaren teoria ordezkatu zuen, nahiz eta grabitate eremu ahulen pean eta abiadura txikietan Newtonen teoriak baliozkoa izaten jarraitzen duen. Erlatibitate berezia teoria honen kasu bat baino ez da.

Erlatibitatearen teoriak gerora frogatu ahal izan diren hainbat fenomeno aurresan zituen, hala nola argiaren desbideratzea grabitatearen pean, denboraren dilatazio grabitazionala edo zulo beltzen existentzia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erlatibitate orokorra Aldatu lotura Wikidatan


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.