Euskal Herriko artea

Euskal Herriko artearen historia egiterakoan inguruko herrialde eta kulturetan erabiltzen diren banaketak ere egin daitezke, estiloetan zein epeetan. Euskal Herriko artea Pirinioen bi aldeetako lurrak jendeztatu zituzten historiaurreko herrien jatorrizko ekarpen artistikoetatik dator. Garai horretako aztarna arkeologikoak gordetzen dira protohistorian, hala nola multzo megalitikoak, labar-artea, hileta-ostilamendua: ontziak, lepokoak, diademak, etab. Hasiera-hasieratik, Euskal Herriko arteak hainbat herriren eraginak ezagutu ditu: zeltak eta iberiarrak, erromatarrak, herri germaniarrak, batez ere bisigodoa, arabiarrak... Azkenik, kristautasun europarrak Erdi Arotik gaur arteko artearen garapena markatu du.
Artearen historia batek arte guztiak hartu beharko lituzke kontuan, baina tradizionalki, Artearen Historiari buruzko lanetan, arkitektura, pintura eta eskultura hartzen dira kontuan gehien bat, eta literatura, dantza eta musika monografikoetan lantzen ohi dira eta ikuspuntua desberdina izan ohi da. XX. mendean, teknologia berriek arte berriei bidea emango diete: zinema, komikigintza, bideogintza eta argazkigintza... eta artea egiteko modu berriak, non arte eremua zehaztea ez den erraza.
Kronologia Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paleolitoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dirudi Euskal Herrian azken glaziazioaren azken aldia baino lehenagoko arte sorkuntza benetako bati buruz hitz egin daitekeenik. Ordukoak ditugu, hain zuzen ere, nolabait langintza handien frogak, bai ehiztari eta bai uzta-biltzaileenak, kostaldea inguruan 350 m. baino altuera handiagoak ez dituzten lekuetako kobazulo eta babes naturaletan bizi zirenenak. Gizaki hauek Madeleine aldiko kultura bere goi eta azken aldian garatu zuten. 1872an penintsulako arte paleolitikoa aurkitu zen, Altamirako leizean aurkitutako pinturekin, eta ondoren Espainiako iparraldeko beste leku batzuetan, Euskal Herrian eta Frantziako hego-mendebaldean aurkitutakoekin. Labar-pinturez gain, hainbat funtzio, sinbologia eta estetika zituzten objektu artistikoak aurkitu ziren.
Euskal Herrian asko dira ezaugarri horiek dituzten leizeak: Santimamiñe, Lumentxa, Bolinkoba, Urtiaga, Ekain, Aitzpitarte, Ermitia, Isturitze eta Beroberria dira aztarnategi garrantzizkoenak, bai estratigrafiako betegarriengatik, bai langintzako tresnen aberastasun eta ugaritasunagatik: xixelak, harraskailuak, xaflatxoak, arpoiak, azagaiak, hagatxoak, orratzak eta abar. Garai hartako kobazuloek izaera sakratua dutela dirudi. Bertan, animaliak eta irudikapen sexual handia duten irudiak margotzen dituzte. Kobazuloaren barruan, kamera ezberdinak lotzen dituzten korridoreak daude. Uste da kamera horiek sarbide mugatua zutela.
Neolitoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalkolitoan eta Metal Aroetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erromatartze garaiko aztarnak ez dira osorik ertzi; ez ditugu topatuko Euskal Herrian, tenpluak, basilikak, foro monumentala, edo Ponpeiakoak bezalako freskoak domus-etako hormetan pintaturik, ez bada haien berri ematen duten pusketa sakabanatuak. Hala ere, iritsi zaizkigu estatua eta mosaiko batzuk. Eskulturen artean, nabarmendu daitezke hauek: ia osorik ikus daiteke Pompeloko togatua Nafarroako museoan, Iruña-Veleiako dama Gasteizko Bibat museoan eta aztarnategi bereko thoracatus[oh 1] txikia[1], Lazaro Galdiano museoan ikusgai. Hainbat museotan aurkituko dugun Sigillata zeramikaren dekorazioa, erliebezkoa duen heinean, eskulturaren barnean sailka daiteke. Azkenik, mosaiko handienak eta ederrenak Nafarroako museoan gordetzen dira, eta bereziki garrantzitsua da Bakoren garaipena izenekoa.
Arabiar artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte honen eredu daukagu Leireko kutxatila.
Erromanikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromanikoa Euskal Herrian gaur egun presente dago batik bat Nafarroa Garaian eta Araban. Europako beste toki batzuetan bezala, arte mota hau Donejakue bideari lotuta dago.
Gotikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako hainbat eskualdeetan distira nabarmena lortu zuenean, orduan iritsi zen gotikoa Euskal Herrira. Giorgio Vasari-ren ustez, godoengandik iritsi zen eta horregatik gaizki deritzon “gotiko” estilo berria erromanikoaren berezko garapena izanik, ez da eragozpen egituraz eta adierazpenez guztiz desberdina izateko. Azken batean, beste espiritu batek egina baita.
Pizkundea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pizkunde edo Errenazimentua, aurreko arte-estiloak bezala, berandu sartu zen Euskal Herrira. XVI. mendearen bigarren herenean iritsi zen, beraz, berandu, eta ez gainera bere “italiar‑erromatar” garbitasunean, baizik eta zeharkako bideetatik, bereziki hegoaldeko (Toledo-Madril‑Burgos, Gaztelako nukleokoak) eragina azpimarra daiteke, baina baita Europa iparraldeko portuen artean merkataritzako joan‑etorrien bidezko eragina, Flandriako maisuen etorreren eta inportaturiko artelanen bitartez.
Eragin gaztelarraren ondorio bat izan zen, hango garapen espezifiko bat, platereskoa, nahikoa zabaldu zela Euskal Herrian.
-
Domaikiako (Araba) elizako erretaula, Pizkunde estilo flandriarrekoa.
-
Jauregi etxea, Bergaran, alemaniar eragineko erliebeak, 16. mendekoak.
-
Santa Maria eliza (Agurain), Euskal Herriko platereskoaren adibide ederra.
Barrokoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manierismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neoklasizismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XX. mendean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Art Nouveau edo Euskal Herrian
- Art Déco Euskal Herrian
- Arte garaikidea Euskal Herrian
- Euskal Herriko zinema
XXI. mendean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait obra enblematiko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekain (leizea), Altxerriko eta Santimamiñeko pinturak
- Argiñetako nekropolia
- Eunateko Andre Mariaren eliza, Leireko monasterioa
- Baionako katedrala, Gasteizko Santa Maria katedrala
- Oñatiko Unibertsitatea
- Loiolako Santutegia
- Iruñeko katedrala
- Florida parkea
- Bilboko Arte Ederren Museoa
- Donostiako Klub Nautikoa
- Arantzazuko santutegia
- Haizearen orrazia
Arte-museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko badira ere hemen bakarrik nagusiak bilduko ditugu:
- Artium Museoa Gasteizen
- Bilboko Arte Ederren Museoa Bilbon
- Guggenheim Bilbao Museoa
- Léon Bonnat museoa Baionan
- Nafarroako museoa Iruñean
- San Telmo Museoa Donostian
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artea eta ondarea Auñamendi Entziklopedian.
- "Euskal Artearen Historia" Etor-Ostoa argitaletxearen Euskal Herri Enblematikoa bilduman.
- ↑ "Bular oskola daramana". Armadaren burua dela adierazten duen janzkera daraman gizonezko baten estatua
- ↑ (Gaztelaniaz) «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es (kontsulta data: 2025-01-14).