Euskal etxeak
Euskal etxeak Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorrikoak biltzeko zentroak dira, batez ere kultur helburuak dituztenak: euskara eta dantza ikastaroetatik mus txapelketetaraino, besteak beste.
Munduan zehar dauden euskal etxeak 190 baino gehiago dira.[1] Gehienak Argentinan daude (86 etxe), eta Buenos Aires hirian eta probintzian hedatzen dira batez ere. Izan ere, Argentinako biztanleen %10 inguruan euskal jatorrikoa da. Juan de Garay Fundazioak komunitate honekin lan nabarmena egiten du. Bilaketa genealogikoaren zerbitzua eskaintzen du, besteak beste.

Ameriketako Estatu Batuak dira bigarren herrialdea zerrendan, hogeita hamar zentrotik gora dituela, eta NABO (The North American Basque Organizations) erakundeak hauek guztiak koordinatzen ditu 1973tik. Ameriketako Estatu Batuetan, 2000n euskal jatorriko 57.793 pertsona zeuden erroldatuta: Kalifornian 20.868, Idahon 6.637, Nevadan 6.096, Washingtonen 2.665 eta Oregonen 2.627. Kopuru hauek handiagoak izan daitezkeela uste da.
Espainiako estatuan hamar euskal etxe daude, eta Frantziakoan zazpi zentro.
Euskal etxeez gain, hainbat erakunde eta elkarte daude munduan zehar euskal diasporan sar daitezkeenak. Garrantzitsuenen artean, Center for Basque Studies Renoko ikerketa gunea dago.
Historia, lehen euskal etxeen sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1876an sortu zen aro modernoko munduko lehenengo Euskal Etxea, Montevideoko (Uruguai) Laurak Bat. Berehala (1877) jaioko zen Buenos Airesko (Argentina) bere izenkidea (Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxea) eta garai berekoa da Habanako Sociedad Vasco-Navarra de Beneficencia delakoa. Hainbat euskal etxe biltzen dituzte federazio hauek: NABO (Estatu Batuak, North American Basque Organizations), FEVA (Argentina, Federación de Entidades Vasco Argentinas), Gure Txoko (Australia), London Basque Society Elkartea (Erresuma Batua).[2]
Euskal etxeak herrialdeka/eskualdeka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira 2025ean indarrean zeuden euskal etxeak herrialdeka antolatuta: Hauek dira 2025ean indarrean zeuden euskal etxeak herrialdeka antolatuta:
Kalifikazioak: C motako artikulu txikia,
artikulu minimoa,
zirriborroa.
Mundu batzarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon euskal etxeek "Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra" antolatu zuten 2007ko uztailean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EuskalEtxeak - Euskal etxeak» www.euskaletxeak.eus (kontsulta data: 2025-04-13).
- ↑ «Euskal Etxeen sorrera» Euskal kultura (kontsulta data: 2025-05-25).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaletxeak.eus Munduko euskal etxe guztien ataria
- Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistroa Nafarroako Gobernua
- Euskal diaspora arloko eragileen errepertorioa eta harreman-datuak. Euskal Kultur Erakundearen datu-basea.
- Euskal diaspora, zortzigarren probintzia. Euskal Kultur Erakundea
- EuskoSare, Munduko Euskal Komunitatea: Eusko Ikaskuntzaren ekimena.
- Euskal etxeen zerrenda osoa
- IV. Mundu biltzarra
- Larrun pentsamendu aldizkarian analisia eta iritziak, euskal etxeen iraganaz eta etorkizunaz
- Euskal diaspora, zortzigarren probintzia. Euskal Kultur Erakundea
- Euskaldunen Argentina . XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak. Euskal Kultur Erakundea.
- Hamaika zubi Hasier Etxebarria idazleak zuzendu bideo-dokumentala. Zubiek josten dute Euskal Herria zatikatua. Hainbeste dira Euskal Herriak, eta beste hainbeste hauek josteko zubiak...