Fentaniloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Fentaniloa
Fentanyl2DCSD.svg
Datu klinikoak
Legezko egoera
?
Identifikatzaileak
CAS zenbakia 437-38-7
ATC kodea ?
ChEBI CHEBI:119915
Datu kimikoak
Formula C₂₂H₂₈N₂O
Masa mol. 336,220164 masa atomikoaren unitate

Fentaniloa nerbio sistema zentrala eta arnasketa deprimitzen dituen ekintza azkarreko opiazeoa da. Oso opiazeo gogorra da, morfina baino 80 aldiz potenteagoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fentaniloa Paul Janssen-ek sintetizatu zuen 1959an eta hurrengo hamarkadan zainbarneko anestesiko moduan erabiltzen hasi zen. 1990eko hamarkadaren erdialdean hasi zen erabiltzen azalean ipintzeko txaplata moduan, gaur egun oso hedatuta dagoena.

Erabilpen terapeutikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fentaniloa analgesia eta anestesia orokorrean oso erabilia da. Maiz bentzodiazepinaren batekin (midazolam) konbinatuta ematen da sedazio lortzeko.

Horretaz gain, minbizi eta beste gaixotasun kroniko batzuen mina tratatzeko ere erabiltzen da. Minbiziaren mina tratatzerako orduan, ez da fentaniloa baino eraginkorragoa den opiazeorik ezagutzen. Horregatik, minbizia duten gaixoetan lehen aukerako sendagaia da, eta hartzeko modurik ohikoena txaplataren bidez izaten da, 72 ordutik behin.

Halaber, min akutua tratatzeko gaur egun modu berriak daude aho-mukosa edo sudurrarena zeharkatuz hartutako botiken bidez. Eragin azkarra lortzen da era hauetatik.

Eragin desiragaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrien agertzen diren fentaniloaren eragin desiragaitzak honakoak dira:

  • Gorakoak
  • Idorreria
  • Logura
  • Astenia
  • Disnea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]