Gaston Doumergue (Aigues-Vives, Gard, 1863koabuztuaren 1a - ibidem, 1937koekainaren 18a) frantziar politikaria izan zen. Alderdi Erradikaleko buruzagia izan ondoren, Kolonietarako ministroa (1902-1905 eta 1914-1917), Merkataritzako ministroa (1906-1909-1910), Kanpo Arazoetakoa (1913-1914) eta Errepublikako lehendakaria izan zen (1924-1931). 1934ko otsaileko gertaeren ondoren, nazioaren batasunerako gobernuaren buru izendatu zuten, baina dimisioa aurkeztu behar izan zuen konstituzioa aldatu gabe urte bereko urriaren 8an.