Adolphe Thiers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adolphe Thiers
Adolphe Thiers

Frantziako 2. presidentea
1871eko abuztuak 31 – 1873ko maiatzak 24
Lehen ministroa   Jules Armand Dufaure
Aurrekoa Louis Napoleon Bonaparte
Ondorengoa Patrice de Mac-Mahon

1848ko otsailak 24 – 1848ko otsailak 24
Monarka Luis Filipe
Aurrekoa Louis-Mathieu Molé
Ondorengoa Jacques Charles Dupont de l'Eure

1840ko martxoak 1 – 1840ko urriak 29
Monarka Luis Filipe
Aurrekoa Nicolas Jean de Dieu Soult
Ondorengoa Nicolas Jean de Dieu Soult

Jaiotza 1797ko apirilaren 15a
Bouc-Bel-Air, Frantzia
Heriotza 1877ko irailaren 3a
Saint-Germain-en-Laye, Seine-et-Oise, Frantzia
Sinadura Adolphe Thiers-ren sinadura

Louis Adolphe Thiers (Bouc-Bel-Air, 1797ko apirilaren 15a - Saint-Germain-en-Laye, 1877ko irailaren 3a) frantses politikari, kazetaria eta historialaria izan zen. Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea izan zen, 1871-1873 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aix-en-Provencen zuzenbideko ikasketak egin ondoren, Parisen bizileku hartu eta berehala egin zen ezagun, Le Constitutionnel eta Le National egunkarietan Karlos X.a Frantziakoa aginpidetik baztertzearen eta askatasun publikoaren alde idatzi zituen artikuluengatik. 1830eko Iraultzaren ondoren, kargu garrantzitsuak izan zituen Luis Filipe Frantziakoaren agintaldian (gobernuburu ere izan zen), baina 1840an dimisioa eman behar izan zuen, erregea ez zetorrelako bat haren kanpo arazoetarako politika zorrotzarekin.

Frantziako Bigarren Inperioan diputatua izan zen, eta legebiltzarreko erakundeen alde agertu zen, Napoleon III.aren autoritarismoaren aurrean. Urte horietan Histoire du consulat et de l´empire (1845-1862, «Kontsulatuaren eta inperioaren historia») obra handia idatzi zuen, frantses nazionalismoaren berpizkundean eragin handia izan zuena. 1870ean Frantzia-Prusia Gerraren aurka agertu zen, ez baitzuen gerra irabazteko inolako aukerarik ikusten. Gerra galdu ondoren, 1871ean Frantziako Hirugarren Errepublikako presidente hautatu zuten, eta, Frantziarentzako politika-sistemarik egokiena errepublika kontserbadorea zelakoan, gogor zapaldu zuen urte bereko Parisko Komunako matxinada. 1873. urtean dimisioa aurkeztu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolphe Thiers Aldatu lotura Wikidatan