Albert Lebrun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Albert Lebrun
Albert Lebrun 1932 (2).jpg
15. Frantziar errepublikako presidentea

1932ko maiatzak 10 - 1940ko uztailak 11
Paul Doumer - Vincent Auriol
Andorrako koprintzipea

1932ko maiatzak 10 - 1940ko uztailak 11
Paul Doumer - Philippe Pétain
President of the Senate of France

1931ko ekainak 11 - 1932ko maiatzak 10
Paul Doumer - Jules Jeanneney
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

Bizitza
Jaiotza Mercy-le-Haut1871ko abuztuaren 29a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Parisko 16. barrutia1950eko martxoaren 6a (78 urte)
Hobiratze lekua Mercy-le-Haut
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Familia
Ezkontidea(k) Marguerite Lebrun  (1902ko otsailak 5 -  1947ko urriak 25)
Hezkuntza
Heziketa École Polytechnique
Mines ParisTech
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta Ingeniaria
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Kidetza Itsasoz-haraindiko zientzien akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Democratic Republican Alliance

Albert Lebrun, (Mercy-le-Haut, 1871ko abuztuaren 29a - Paris, 1950eko martxoaren 6a) frantziar politikaria izan zen, Frantziako Errepublikako Presidentea 1932a eta 1940a bitarte, Hirugarren Errepublikako azken presidentea.

Presidente hautatu zuten Paul Doumer-en hilketaren ondoren 1932ko maiatzaren 6an. Berriro ere hautatua izan zen 1939an, izan ere gainerako alderdiengatik ondo ikusia zegoen, baina botera gutxi izango zuen, eta 1940an errendizioa onartu behar izan zuen Alemaniaren aurrean. Hortik gutxira Henri Philippe Pétain mariskalak hartu zuen presidente postua nahiz eta ofizialki ez zuen dimititu.

Vizille (Isère) herrira alde egin zuen baina alemanek harrapatu zuten 1943ko abuztuaren 27 eta Tiroleko gaztelu batean kartzelatu zuten. Hala ere, bere osasun txarra zela eta, Vizille-re itzultzen utzi zioten, zaintzapean. Abuztuaren 9an aliatuak frantses gobernua berrezartzen dutenean, Charles de Gaulle jeneralarekin bilduko da eta haren lidergoa onartuko zuen. Gerraren ondoren, bizitza publikotik aparte bizi izan zen eta Parisen pneumoniaz hil zen