Georges Bidault

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georges Bidault

Georges-Augustin Bidault (Moulins, Frantzia, 1899ko urriaren 5a - Kanbo, Lapurdi, 1983ko urtarrilaren 26a) frantses politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresistentziako buruzagi izan zen, eta Erresistentziaren Nazio Kontseiluko lehendakari izendatu zuten 1943an. Gerraren ondoren, garrantzi handiko politikari bihurtu zen, eta hainbat karguren ardura izan zuen. Oposiziokoa egin zen 1954an, eta Algeria frantses izatearen aldeko sutsuenetako bat bihurtu zen. Estatu-segurtasunaren aurkako konplot bat antolatu izana leporatu zioten. Brasilera alde egin zuen, Bruselara ondoren, baina Frantziara itzuli zen azkenik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Bidault Aldatu lotura Wikidatan